Emakumeak espazioan
Estrenaldien atalean irakurri duzuen moduan, ostiral honetan iritsiko da zinemetara ‘Project Hail Mary’, Ryan Gosling protagonista duen filma.
Espazioan girotutako film gogoangarri ugari datoz berehala gogora: ‘2001’, ‘Ad Astra’, ‘Interstellar’ edo ‘Moon’. Baina badute guztiek antzekotasun bat: kosmos zabal horretan gizonezkoak izan dira, gehienetan, istorioaren erdigunea.
Emakumeak gidatutako espazio-abenturak, ordea, eskuko hatzekin zenbatu daitezke. ‘Gravity’ edo ‘Alien’ lirateke adibide batzuk. Zutabe honetan, hala ere, telesail bati egin nahi diot erreferentzia: ‘For All Mankind’.
Gerra Hotza Ilargian. Horrela laburbildu liteke telesail honen oinarria. Istorioa errealitate alternatibo batean kokatzen da: sobietarrek Ilargira iristeko lasterketa irabazten dute, estatubatuarrak baino lehen. Ukronia baten aurrean gaude, beraz. Gertaera zehatz hori salbu, 1970eko hamarkadako mundua gurearen antzekoa da; baina hortik aurrera, tximeleta efektuaren antzera, historia pixkanaka dibergitzen hasten da, une horrek ondorengo hamarkadak betiko aldatzeraino.
Telesailak protagonista ugari ditu, gizonezkoak tarteko, baina gaurko zutabearekin lotura duen gai bat ere jartzen du mahai gainean: emakumeen gutxiespena espazioaren testuinguruan. Horrez gain, arrazaren araberako bereizketa, homosexualen jazarpena eta Gerra Hotzaren garaiko paranoia ere erakusten ditu.
Oso gomendagarria.

Investigan un posible suministro de drogas a 10 menores en un viaje de estudios de una ikastola

«Tras 50 años, en Montejurra sigue vigente la impunidad»

Líder del PRI pide a EEUU declarar «terrorista» a Morena evocando la ilegalización de Batasuna

La ‘cuadrilla’ recreada por Marta Garatea anunciará los Sanfermines 2026

