
Hamaika egunean 2.180 kilometroko ibilbidea osatuko duen lasterketak sekulako ahalegina eskatzen du. AEK-ko iturriek emandako datuen arabera, 600 AEK kide inguru inplikatu da antolakuntzan, «baita horietako bakoitzaren ingurukoak ere», eta AEK-k dituen 14.000 ikasle inguru ere aktibatu dira Korrikaren alde. Gainera, euskaltegiak dauden herri eta eskualde gehienetan Korrika batzordeak antolatu dira. Horretaz gain, lasterketan zuzenean parte hartzen ez duen jendeak ere bere ahalegina egiten du Korrikan doazenei laguntzen, animatzen, bazkaria prestatzen, gauean etxean hartzen…
Baina ahalegin horiek guztiak ez dira hutsean geratuko apirilaren 1ean. Izan ere, AEK-k Korrikak sortutako olatuari jarraipena eman nahi dio eta horretarako “Korrikaren 12. eguna” izeneko ekimena jarriko du abian datozen hilabeteetan, ez bakarrik Euskal Herria euskalduntzen jarraituko duela adierazteko, baita AEK-ren lana ezagutarazteko ere.
Horrela, jendartearen hainbat esparrutan aurrerapausoak egingo ditu euskararen normalizazioan, eta gainerako eragileak ere hala egitera gonbidatuko ditu.
Maialen Begiristain eta Aize Otaño AEK-ren Nazio Kontseiluko kideek hau azaldu dute: «Argi dago Korrika bukatu eta gero AEK-k lanean jarraituko duela, aurreko urteetan egin izan duen bezala. Kontua da aurten nahiko genukeela Korrika osatzen duen komunitateak gurekin ere lanean jarraitzea. Horretarako, 12. eguna deitu diogun ekimena lantzen ari gara, apiril eta maiatza bitartean izango dena eta Korrikak sortu duen olatuari jarraipena emateko prestatu dena».
Beren iritziz, Korrika ez da ekimen bakan bat bezala antolatzen; «azkenean euskararen normalizazioari eta biziberritzeari begirako prozesu horren testuinguru oso batean kokatzen dugu. Aipatu dugu euskararen etorkizuna jokoan dela eta euskarak pizkunde berri bat behar duela, eta Korrika norabide horretan kokatzen dugu. Iruditzen zaigu pizkunde berri horri ekarpena egingo diola eta jarraituko dugu 12. egun horrekin, baina gero bestelakoak ere etorriko dira».
ERDALDUNEI ZUZENDUTA
Antolatuko diren ekintzen artean, aipatzekoa da hastapen mailako eskola bat doan eskainiko dela, apirilaren 22an, AEK-k Euskal Herrian dituen ehun euskaltegietan. «Ezagutzaren arloa indartzeko helburuarekin antolatuko dugu, hau da, erdaldunak diren herritarrei zuzenduta, horietako asko Korrikaren inguruan hurbilduko baitira euskararen mundura eta aprobetxatu egin nahi dugu hurbilketa hori. Ate irekien antzeko ekimen bat izango litzateke», adierazi dute.
Kanpainaren beste ekimen bat euskara dakitenei zuzenduta egongo da. Horretarako, maiatzaren 21ean mintzodromoak antolatuko dira hainbat eskualdetan. «Askok ez daukate euskara erabiltzeko espazio eremurik eta mintzodromo honekin eskaini nahi dieguna da euskaraz eroso aritzeko gune bat», esan dute Maialen Begiristainek eta Aize Otañok.
Helburua ez da nolanahikoa, eta egun hori euskaraz inoiz baino gehiago hitz egingo den eguna bihurtuko da, guztira 65 mintzodromo antolatuko baitira Euskal Herri luze-zabalean.

Cuatro detenidos y cargas de la Ertzaintza contra la flotilla a su llegada a Loiu

La Generalitat reclama casi 800.000 euros a una monja de Araba por el caso de Sixena

«El abuso de pantallas en niños no solo retrasa el habla, está generando discapacidad»

Flotillaren aurkako Ertzaintzaren oldarraldiak oihartzun handia izan du nazioarteko prentsan
