Faxista baten heriotza udal hauteskundeen testuinguruan
Giro gaiztotuan igaro dira udal hauteskundeak frantziar Estatuan. Krisi sozial eta desegonkortasun testuinguruan, eskuin muturra inoiz baino indartsuago eta gorako joeran dagoela, eta 2027ko presidentzialak ortzimugan, militante faxista baten heriotzak kanpaina goitik behera baldintzatu du.

Otsailaren 12an, Rima Hassan La France Insoumise (LFI) alderdiko europarlamentari frankopalestinarra Lyongo Ikasketa Politikoen Institutuan hitzaldi bat ematekoa zen. Nemesis izeneko eskuin muturreko emakume erakundeak ezkerreko hautetsiaren ekitaldiaren kontra protesta deialdi bat zabaldu zuen.
Elkarretaratzearen ingurumarietan, hamabost-bat pertsonatako bi taldek, antifaxista bata eta eskuin muturrekoa bestea, topo egin eta elkar jotzen hasi ziren. Ordu pare bat beranduago, Quentin D. izeneko gazte bat (horrela zabaldu zuten hasieran bere izena) ospitaleratua izan zen, larri zaurituta. Bi egun beranduago hil zen.
Gertaera jasotzen zuten bideoak berehala biralizatu ziren eta gaia eztabaida politikoaren lehen lerrora pasa zen. Eskuin muturrak errelato desitxuratuak indarra hartu zuen: Quentin Deranque «militante tradizionalista» bat zen, Lyongo Jeune Garde talde antifaxistari «nahita eragindako hilketa» leporatu zion eta LFI arduradun egin zuen.
Alderdi guztiek gertaera gaitzetsi zuten, gaiak albistegiak, tertuliak eta egunkarietako azalak bete zituen eta Asanblada Nazionalak minutu bateko isilunea gorde zuen eskuin muturreko militantearen omenez. Udal hauteskundeak baino bost aste lehenago gertatu zen eta hauteskunde kanpaina goitik behera baldintzatu zuen.
LFIren kontrako kanpaina
Mélenchonen alderdiak hasieratik gertaera gaitzetsi zuen eta enpatia adierazi zuen.
A la suite d’affrontements violents à Lyon ce jeudi soir, un jeune homme est entre la vie et la mort.
— Manuel Bompard (@mbompard) February 13, 2026
Nos pensées vont à lui et à ses proches. La France insoumise condamne avec la plus grande fermeté toute violence physique, comme elle l’a toujours fait.
Contrairement à ce que… https://t.co/PFQV1ouFeK
Ez zen nahikoa izan: eskuin muturretik hasita zentro-ezkerreraino, alderdi politiko eta komunikabide gehienek LFI eta antifaxismoaren kontrako sekulako kriminalizazio kanpaina garatu zuten. Hauteskunde kanpainan zehar, zenbait militantek eraso fisikoak pairatu zituzten, Poliziak LFIren egoitza nagusia bonba mehatxu baten ondorioz hustu zuen eta zenbait militantek heriotz mehatxuak jaso izana salatu zuten. Hala ere, ezkerreko alderdiaren kontrako presioa ez zen arindu.
Aipagarriak dira LFI zokoratzeko ezkerretik eta zentro-ezkerretik egindako ahaleginak. Deranqueren heriotzaren aurrean, LFIren kontra sortutako giroari aurre egin ahal zionean, PS-k egoera aprobetxatu du LFIren kontra kupidarik gabe jotzeko.
Alderdiaren posizio ofiziala LFIrekin akordio orokorrari uko egin eta tokian toki zer egin erabakitzea izan da, beti ere ezkerreko aliantzen alde eginez, eta udalerri askotan ezkerreko bi zerrenda aurkeztu dira, bata PSk eta ezkerreko beste alderdiek osatutakoa, eta bestea, LFIrena. Baina, aldi berean, zenbait udalerritan tokian tokiko akordioak egin zituen LFIrekin hauteskunde bigarren itzulian. PCF eta ezkerreko alderdi txikiak izan dira LFIren kontrako instrumentalizazioa kritikatu dituzten bakarrak.
Udal hauteskundeen emaitzak
Udal hauteskunde hauen emaitzak frantziar politikaren konplexutasunaren adierazle dira. Zaila da hauteskunde hauetan garaile garbi bat aurkitzea. Abstentzio maila oso altua izan da eta botoa klabe lokalean eman da, udal hauteskundeetan ohikoa den bezala.
Ezkerrak Paris (PS), Lyon (EELV) eta Marsella (PS) eskuratu ditu, Estatuko hiru hiri nagusiak, baina eskura zituen zenbait udal garrantzitsu galdu ditu eta aurretik baino zatituago dago. PS ezkerreko lehen indarra izan da bere hamarkadetako sustraitze lokari esker, baina udal garrantzitsuren bat galdu du.
LFIk bere kontrako kanpainari eutsi dio eta aurreko udal hauteskundeetako emaitzak hobetu ditu, baina ezin izan du Tolosa, Estrasburgo eta Limoges eskuratu.
Eta azken urteotan PS eta LFI artean zubi lanak egin dituzten bi alderdiei dagokienean, EELVk emaitza txarrak eduki ditu eta zituen hamar alkatetza garrantzitsuetatik zazpi galdu ditu eta PCFk Nimes eskuratu du baina indartsua den udalerrietan atzerakada pairatu du.
Eskuin muturreko Batasun Nazionalak eta bere aliatuek 71 udalerri eskuratu dituzte, haietako hamar, 30.000 biztanletik gorakoak, eta bakarrik bi, Perpinya eta Niza, 100.000 biztanletik gorakoak. Baina ez du Marsella eta Toulon eskuratzea lortu. Lehena, Errepublikako bigarren hiria da eta bigarrena, lehentasunezkoa zen RNrentzat.
Bere arrakasta Mediterraneo aldean, iparraldean eta Lorrainen kontzentratzen da, eta ez du lortu lurralde osoan zabaltzea. Espero baina igoera nabarmen apalagoa eduki du. Eskuinak eta zentroak haien aldetik udal txiki eta ertain ugari eskuratu dituzte baina bere emaitzak ez dira ere oso onak izan.
Deranqueren heriotzaren inpaktoa
Emaitzek aditzera ematen dute Deranqueren heriotzak ez duela inpakto esanguratsurik eduki, baina zuhurtziaz hartu behar da.
LFIren demonizazioak eragin nabaria eduki du zenbait hiritan (Tolosa, adibidez), baina beste batzuetan ez. Mélenchonen alderdiak zokoratze kanpainari eutsi dio eta emaitza nahiko onak eskuratu ditu.
Eskuin muturrari dagokionean, emaitzak diskretoak izan dira. Partehartzea oso baxua izan da. 2001-etik, abstentziorako joera gora doa eta ematen du Deranqueren heriotzak eragindako polarizazioak ez du joera honetan eraginik izan.
Aldatu dena PS eta LFIren arteko harremana da. 2022ko presidentzialek PS hondoratu eta LFI ezkerraren lidergoan kokatu zuten. PSk Deranqueren heriotzak sortutako giroa baliatu du LFIrekiko indar posizio batean kokatzeko.
PS orden-alderdi bat da eta LFI ‘haustura-alderdi’ bezala definitzen da. Bi alderdiak lehian daude. LFIk ezkerra bere lidergopean batu nahiko luke, baina PS-k ezkerraren alderdi nagusia izan nahiko luke, hamarkadetan zehar izan zen bezala. Deranqueren heriotzak sortutako egoerarekin, PSk egoera redefinitu du: LFIrengandik urrundu da. Horixe da, ziurrenik, faxista baten heriotzaren ondorio politiko nagusia.
Baina PSk LFI demonizatu eta ezkerraren lidergoa eskuratzeko egindako apustuak huts egin du. PSk ez du ezkerraren baitan lidergo garbi bat eskuratu eta, sorpresarik ez badago, hauteskunde presidentzialak 2027an izango dira. Ezkerreko alderdiek banatuta oso aukera gutxi dute bigarren itzulira pasatzeko. Batuta, ordea, 2024ko legislatiboetan lehen indarra izatea lortu zuten.
Egoera, dena den, zertxobait aldatu da, PSk LFIrekiko hartu duen posizioak beste ondorio bat eduki duelako: hauteslego sozialistaren parte txiki baina esanguratsu batek LFIrekin aliantza ez onartzea eta eskuina edo abstentzioa nahiago izatea LFI baino. Horrek azaltzen ditu, adibidez, Tolosako eta beste udal batzuetako emaitzak. Fenomeno honek ezkerraren balizko aliantza bati presidentzialen erronka zailduko lioke.
RN frantziar Errepublikako lehen alderdia da, gero eta normalizatuagoa dago eta eskuin muturra, eskuina eta zentroaren artean botoaren %65-70 pilatzen dute, eta sektore hauek dira PSren apustuaren onuradun nagusiak. Eskuin muturrak Errepublikako agintaritza eskuratzeko aukera handiak dituenean, estrategia alderdikoiak baliatzea suarekin jolastea da.

Peligrosísima embestida de Jandilla en el Ayuntamiento y dos cornadas

Las familias replican al CD Las Llanas: no se les informó de la visita a la Guardia Civil

Muere un triatleta de 25 años en el Ironman de Gasteiz

Josu Urrutikoetxea: «Euskal gatazka politikoak konponbide demokratikoa behar du»

