Mario Bros
Urte batzuk daramatzat bideojokoetatik aldenduta, baina haurtzaro eta nerabezaroan oso presente izan nituen; ezagutu nituen joko eta pertsonaia horietarik Mario Bros-ek, bere munduak eta bertatik jaio diren pertsonaia guztiek utzitako arrastoa oso handia izan da.
Urteetan zehar, Mario, bideojokoen mugetatik irten eta ikono kultural bihurtu da, serie animatuetan, komikietan eta, azkenaldian, filmetan agertuz. Egokitzapen zinematografikoak saiatu dira jolasen esentzia ludikoa eta bisuala harrapatzen, abentura eta nostalgia uztartuz istorio berriekin osatutako unibertsoetan.
Mario ez da bakarrik bideojokoen historia definitzen duen pertsonaia; herri kultura globalean eragina izan duen lengoaia bisual eta narratiboa sendotu du eta iturgin txiki bat sormenaren eta entretenimenduaren ikur atenporal bihurtu da.
Apirilak 1arekin iritsiko da zinemetara ‘The Super Mario Galaxy Movie’, eta aitortuko dizuet gogotsu nagoela haren abenturetan berriro ere murgiltzeko. 2023an, ‘The Super Mario Bros. Movie' pelikulak audientzia datu izugarriak lortu zituen, eta nik gutxi espero nuen arren, positiboki harritu ninduen. Filmak bikain harrapatzen du Mario eta bere lagunen esentzia: entretenigarria, koloretsua, leiala eta nostalgiaren mamiz beterikoa.
Mario Bros bideojokoetako pertsonaia bat baino gehiago da; istorio bizien eta koloretsuen ikono bihurtu da.

Batalla para salvar el frontón que corona la sierra de Urbasa

El oso del vídeo de Ezkaroze podría ser uno de los oseznos de Sorita y Claverina

Feministas de Errenteria critican el «patriarcado más rancio» ante los casos Maya y Xenpelar

Investigan a la iglesia Vida Nueva de Ziritza por tres denuncias de tortura

