Bullying-a zineman
Ostiral honetan iritsiko da zinemetara ‘Il ragazzo dai pantaloni rosa’. Filmak Andrea Spezzacatena hamabost urteko gaztearen benetako istorioa kontatzen du. 2012an bere buruaz beste egin zuen Erroman, institutuan jazarpena jasan ondoren. Amak oparitutako galtza gorriak garbitzean arrosa bihurtu ziren, eta gertaera ustez txiki horrek eragin zuen ondoren bizi behar izan zuen sufrimendua.
Pelikula ikusten ari nintzela, zineman aurkeztu diren bullying kasuei buruz hausnartzera eraman nau.
Lehenengo erretratu zinematografikoetan, batez ere 1950eko eta 1960ko hamarkadetako filmetan, bullying-a umore kutsuarekin agertzen zen, edo bigarren mailako elementu gisa eskolako istorioetan. 80-90eko hamarkadako nerabe-komedietan, aldiz, harroputzak edo besteak jipoitzen zituen pertsonak, egoera barregarriak sortzen zituen pertsonaiak ziren. 2000ko hamarkadatik aurrera, gaiari serioago heltzen hasi ziren, fikzioan modu naturalean txertatuz.
Zorionez, gaur egun bullying-a ikuspegi askotariko eta konplexuagoetatik lantzen da zineman. Adibidez, ‘13 Reasons Why’ eta ‘Pantheon’ telesailetan, baita ‘Un monde’ (2021) eta ‘Wonder’ (2017) filmetan ere.
Horrela, zinema, bullyingaren inguruko bilakaera soziala islatzen ari da, tratamendu azaleko edo komiko batetik kontzientzia eta enpatia sortzea helburu duten narrazio sakonetara igaroz.

Manifiesto plural contra el fascismo con llamada a la marcha de EH Bildu y a votar

EGI disfraza a Otegi y Aizpurua de guardias civiles y le responden con su denuncia de torturas

EH Bildu refuerza su acción política con la aportación de David Fernàndez

Las críticas se desplazan de la Ertzaintza a Insausti por el operativo del Real Sociedad-Lyon

