
Aitzol Gogorza Otaegi Errenteriako preso politikoak askatasuna berreskuratu du, Estatu frantsesean betetako zigorra aintzat hartu ondoren, Etxeratek berri eman duenez. 26 urte egin ditu gatibu, azken zazpiak etxean, espetxealdi arinduan eta kontrol neurriekin.
Oreretarra 1999ko abenduan atxilotu zuten frantziar Estatuan eta hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten. 2011n estraditatu zuten Estatu espainiarrera, Auzitegi Nazionalak ezarritako 20 urteko kondena betetzeko.
Gaixotasun larria pairatzen duten presoen zerrendan zegoen Gogorza, baina 2019ra arte ez zioten zigorra etxean betetzeko baimena eman. Herri mobilizazioez gain, hainbat izan ziren hura aske uzteko ekimen instituzionalak.
2014tik aurrera pairatzen duen gaixotasun psikikoak eragindako krisialdiak areagotu egin ziren, eta bost urtean 27 aldiz ospitaleratu behar izan zuten. Bi aldiz saiatu zen bere buruaz beste egiten, baina bere egoera oso larria izanik ere askatasuna eskatzeko saiakera judizial guztiak atzera bota zituzten. 2014an espetxealdi arinduaren eskaera ere ukatu zioten.
2019ko otsailean, Basauriko espetxeko Tratamendu Batzordeak espetxealdi arindua aplikatzea proposatu zuen eta Fiskaltza ere alde agertu zen. Azkenean, Espetxe Zaintzako epaileak neurria onartu eta urte hartako apirilaren 2an etxera eraman zuten.
Presoen zerrenda, 100dik behera
Aste honetan aske geratu den bigarren presoa da Gogorza. Joan zen asteartean Julen Atxurraren askatasunaren berri eman zuen Etxeratek, hura ere Estatu frantsesean bete zuen zigorra aintzat hartuta. Horrenbestez, Etxeraten presoen zerrenda 100era iritsi zen; Gogorzarekin, orain, 99ra jaitsi da.

Dos niños y su madre fallecen ahogados en la presa de Erronkari

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa

Josu Urrutikoetxea: «Euskal gatazka politikoak konponbide demokratikoa behar du»

Las familias replican al CD Las Llanas: no se les informó de la visita a la Guardia Civil
