
Itxaropena ez dela inoiz galtzen berretsi du Araskik. Azken jardunaldira iritsiko da maila gorenean jarraitzeko azken bala batekin. Euren esku dago, beraz. Talde gasteiztarra ez da beste inoren menpe geratzen; Esteponan irabaztearekin balio dio mailari eusteko hurrengo larunbatean (19.00).
Azkenaurreko jardunaldian, zaletuen babesean, irabazi zion Araskik Ferroli (86-66) eta, horri esker, Made Urietaren taldea zulotik atera zen. Beraz, Juventut sartu zen jaitsierako postuetan, behin-behinekoz. Igande honetan jokatu du talde katalanak, etxean, baina huts egin du partida erabakigarri horretan Esteponaren aurka (69-74).
𝑇ℎ𝑒 𝐿𝑎𝑠𝑡 𝐷𝑎𝑛𝑐𝑒 (en casa) 💃🏽
— Araski AES (@Araski) April 18, 2026
Gracias Mendi por guiarnos a la victoria 🫶🏼#ElLatidodeMendi #MendikoTaupada pic.twitter.com/YuYlMQurVk
Gauzak horrela, azken jardunaldira mailari eusteko aukera handiekin iritsiko da euskal taldea. Hain justu ere, Estepona izango dute aurkari, zeinek burua sartu nahi duten zortzi onenen artean. Garaipena lortuz gero, lehen mailan mantenduko da Araski. Hil ala biziko dema izango da. Datuei erreparatuz gero, talde arabarrak bost partida irabazi ditu etxetik kanpo, jokatu dituzten hamalauen artean, hots, etxean erdietsitako garaipen kopuru bera.
Juventutek, ordea, mailari eusteko, Gran Kanariaren kontra irabazi beharko du (Bigarren Mailara jaitsi dira jada) eta Araskik huts egitea azken jardunaldian.

EH Bildu reclama una mesa para buscar consenso sobre KAS e Insausti pide «dejar el buenismo»

El Ayuntamiento de Donostia prohíbe las cenas solidarias en la calle para personas sin hogar

«Ohorea izan da Zarauzko alkatea izatea; plazera ez beti, gogorra ere izan delako»

El Ayuntamiento de Mañueta «cubrirá» pero no retirará una inscripción franquista

