
Gatikako jaietako txupinazoa bariku arratsaldeko 19.00etan botako dute (apirilak 24) eta ordubete beranduago Korrontzi taldearen kontzertua hasiko da, herriko Intxurtxu dantza taldearekin batera ikuskizuna eskainiz.
San Marko eguna (apirilak 25) zapatuan izango da aurten eta egun osorako ekitaldiak prestatu ditu Jai Batzordeak, tartean pala torneoa, Intxurtxu dantza taldearen emanaldia meza ondoren, mus arina, erromeria eta DJ. Gazte asanbladaren eskutik, eguerdian putxera lehiaketa izango da eta, arratsaldean, Pantxo Mariatxiren emanaldia eta tiratxina txapelketa.
Domeka (apirilak 26) feri egunerako erreserbatua egongo da. Aurten XXIV. edizioa izango da eta goiz guztian zehar ganadu eta nekazal produktuen postuak egongo dira ikusgai. Goizean zehar baita ere txu-txu trena eta puzgarriak izango dira haurrentzat. Eguerdian, Leioako Kaliamaren Eskola Jazz taldearen emanaldia izango da.
Gazte Eguna
Egun batzuetako atsedenaren ostean, jaiek indarrarekin ekingo diote apirilaren 30erako (eguena) iragarrita dagoen Gazte Egunarekin: arratsaldeko 17.30ean Boley Txapelketa jokatuko da eta gauean, kontzertuen txanda izango da: Leihotikan, Nafarroa 1512, DJ Dural eta DJ Pot.
Hurrengo asteburu osorako ere egitarau zabala prestatu dute Gatikako Jai Batzordeak eta Gazte Asanbladak, eta ez dira faltako «gazteen eta ez hain gazteen» arteko desafioa, Molto GP lasterketa, bertso poteoa, kontzertuak, briska, bingo…
Lehen asteburu honetan, bestalde, Gatikako asto proba famatuak jokatuko dira. Lehen jardunaldia zapatuan izango da (apirilak 25), honako parte hartzaileekin: Imanol Erleaga, Peio Etxabe, Torrontegi Eraiketak, Irazola, Epailes, Oscar Pérez eta Dani Bilbao.
Bigarren jardunaldian (domeka 26), honako tiralarien txanda izango da: Salvador Erleaga, Iñigo Landaluze, Arane Zugazaga, Artabilla, Epailes, Oscar Pérez eta Dani Bilbao.


Una joya microscópica en la mano del neandertal de Abauntz

Descendientes de cátaros y sin rasgos diferenciales, el ADN aclara el misterio de los agotes

Hasta tres escaños podrían bailar en el limitado juego del 29N vasco

El Athletic se lleva el derbi, marcado por otro polémico penalti (2-1)
