Artea estigmaren aurka
Mundu guztiak esan omen dio ez egiteko, baina Eduardo Casanova aktore eta zuzendari espainiarrak ezin du gehiago isilik egon eta kontatzeko beharra sentitu du. Jordi Evole lagun duela, bere bizitzako errebelazio intimo eta esanguratsuenean sakontzen du: Casanovak GIBa du 17 urte zituenetik.
‘Sidosa’ dokumentalak umorez eta emozioz egindako bidaia katartikoa proposatzen du, gaur egun GIBa duten pertsonen errealitatea ulertu eta Eduardo Casanova nor den hobeto ezagutzeko aukera emango duena. Ibilbide horren bidez, filmak «sidosa» terminoaren birjabetzea ere aldarrikatzen du.
Urtero, abenduaren 1ean, HIESaren aurkako Munduko Eguna ospatzen da. Datuen arabera, gaur egun 6.200 pertsona inguruk jasotzen dute GIBaren aurkako tratamendua Euskal Autonomia Erkidegoan.
Horien artean dago Xabin Fernandez aktore, aurkezle eta kazetaria. Hamar urtez isilik gorde zuen seropositibo zela, eta gaiarekiko hausnarketa publiko bat proposatu zuen ‘Kanpora sartzen’ antzezlanaren bidez.
Lan horretan birusarekin izandako bizikidetza eta azken hamarkadako bizipenak jasotzen zituen: pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia eta abar.
Casanovaren eta Fernandezen kasuek erakusten dute arteak eraldatzeko eta askatzeko gaitasuna duela, eta isilean gordetzen dena azaleratzeko tresna indartsua izan daitekeela.

«Lenguados made in Euskadi» para dar uso a las ruinas de la central nuclear de Lemoiz

Jokin Urain ‘Kixkur’ idazle eta preso ohia hil da

Fallece Francisco Letamendia ‘Ortzi’, abertzale de largo recorrido

El Drogas ofrece junto a Gorka Urbizu un concierto sorpresa ante el Monumento a los Caídos

