
Unai Lasoren ur erautsiaren aurrean kikildu egin da Dario Gomez. Errioxarrak sasoi oso onean hasi zuen Buruz Buruko txapelketa, atarikoan Elordi kanporatu eta Altuna III.a eta Jakaren aurka ere garaipen ederrak eskuratuta. Modu honetan, multzoen faseko azken partidara hanka eta erdi finalerdietan zituela iritsi da baina kosta zaio lehendabiziko tantoa egitea ere.
Horren errudun izan da Baikoko aurrelaria –eta honen sakea–. Indartsu hasi du partida Bizkarreta-Gerediaingoak eta sakez ireki duen tartea (0-4) irauli ezina bihurtu da konturatu orduko (0-8). Nafarrak ondo lotu du errioxarra, lekuz kanpo utzi du eta finalerdietara begira jarri da.
Akaso azkarregi finalerdietara begiratzeagatik, lehen erdian jarritako erritmo altuaren ondorioz akituta edo aurkariaren erreakzioarekin buruan mamu asko agertu direlako, bigarren erdi oso ezberdina ikusi dute Atano III.a pilotalekura gerturatutakoek.
1-8koan egin du lehendabiziko tantoa Dariok eta bigarrena ez du egin 2-16raino; alegia, Lasok 0-8eko beste partzial bat jarri arte. Kosta zaio errioxarrari sakea ere mantentzea –pasa ere egin du sakez– baina akats horrek, nolabait, suspertu egin du errioxarra. Txarrenetik onena ateratzen hasi da, eta zalantzaz bete du Laso, irabazita zeukan partida kili-kolo jarrita.
Hainbeste, 13 tanto ere egin dituela Dariok eta beraz, multzo buru bezala sailkatu da finalerdietara. Partida hasieran hain urrun ikusten zen...
Dejada eder batekin, halere, aginte makila hartu du berriro ere Lasok, 13-18koa egin, estuasunak atzean utzi ostean, 22. tantoraino iritsi eta finalerdietarako txartela eskuratzeko.
Modu honetan, egungo txapeldun Altuna III.a kanporatuta geratzen da, multzoen faseko azken partida jokatu aurretik (igande honetan, Jakaren aurka). B multzoan oraindik ere gauzak erabakitzeke daude eta beraz, ezin zehaztu daitezke finalerdietako partidak zeintzuk izango diren. Azken partidaren faltan, Zabala da liderra eta puntu banarekin daude Artola eta Larrazabal; Peña II.ak ez du partidarik irabazi.

Bertsoak, txupina eta besoak zerura: «Bilbo, has daitela jaia!»

¿Guerra sucia o gamberrada macabra? 25 años de la tragedia del Txioka

Turista sionistek mehatxuak egin zizkieten Palestinaren aldeko manifestariei Iruñean

Fallece la joven de 18 años que cayó desde 30 metros en el Anboto
