
Ostegun honetan Iruñeko Gaztelu plazan abiatu da Eusfera ekimena. «Haurren unibertsoa», eskolatik kanpoko eremuak, euskalduntzea du helburu, eta 100 udalerri inguru murgilduko dira ekimen honetan datozen 11 egunetan.
Taupako koordinatzaile Uxue Izkok adierazi du Euskal Herri osoan zehar 146 ‘Euspazio’ antolatu direla: «Euspazioak gurasoek eta haurrek euskaraz elkarrekin gozatzeko eta parte hartzeko sortutako elkarguneak dira, ekintza zehatzen bueltan antolatuak». Ostegun honetan Iruñean, Barakaldon eta Donostialdean jarri dira martxan lehen espazioak; agenda osoa Eusferaren webgunean kontsultatu daiteke.
Iruñeko ekitaldian euskarak haurren aisialdian duen garrantzia nabarmendu dute. Irauliko kide den Jon Bujandak azaldu du ezinbestekoa dela gaztetatik euskaraz bizitzeko aukera badela erakustea: «Euskara ez da bakarrik ikastetxeetan erabiltzeko hizkuntza; euskaraz irakurri, dantzatu, amestu, sortu eta gozatu daitekeela erakutsi nahi diegu gure haurrei». Gainera, euskara mundua ulertzeko eta gorpuzteko bitartekoa ere badela gaineratu du, eta ikuspegi hori bat datorrela Eusferak bultzatzen duen ildo komunitarioarekin.
Euspaziorik ez dagoen herrietan ere familiek hartu dezakete parte etxean egiteko misioen bidez. Azaldu dute misioak gurasoek eta haurrek elkarrekin egiteko erronka gozagarriak direla, elkarrizketa sustatzeko sortuak; esaterako, elkarrekin pelikula bat ikustea edota etxeko hiztegi elebiduna sortzea. Horiek jasotzeko nahikoa da webguneko galdetegi laburra betetzea eta familiaren profilera egokitutako misioak posta elektronikoz jasoko dituzte.

40.000 personas alzan la voz para «convertir nuestros sueños» en «las pesadillas» del fascismo

El PP cancela su campaña en Gipuzkoa tras los incidentes en el acto de Hernani

El vasco más rico del mundo vive en Suiza y basó su fortuna en el petróleo y el zinc

«Con el juicio igual hasta nos hicieron un favor»

