‘Little Miss Sunshine’
Ez da nire asmoa zuek zahar sentiaraztea, baina gaurko lerroak albiste batekin hasi nahi ditut: aurten ‘Little Miss Sunshine’ film zoragarriak 20 urte bete ditu. Joan den urtarrilean, Sundance Film Festival jaialdian ospatu zuten urteurrena, eta aktoreak berriro elkartu ziren. AEBetako zinema independentearen norabidea astindu, eta arnas berri bat eman zion lan horietakoa izan zen.
Oso ondo gogoratzen dut Donostia Zinemaldiko Perlak sailean lehen aldiz ikusi nuen unea; garunean eta bihotzean iltzatuta geratu zitzaidan. Harrezkero, dozena erdi bat aldiz itzuli naiz filmera, eta ikustaldi bakoitzean harrapatzen nauen zerbait berria aurkitzen dut.
Komedia indie arrakastatsu bat izateaz harago, familiaren, amets hautsien eta aurrera jarraitzeko beharraren erretratu zintzo, samur eta batzuetan deserosoa da. Bere umore gazi-gozoak eta pertsonaia inperfektu, baina egiazkoek erakusten digute porrota ez dela amaiera, baizik eta bidearen parte; eta askotan, helmuga baino ederragoa dela bidea partekatzea.
Bi hamarkada igaro dira, baina argitsua, ausarta, eta sakonki gizatiarra izaten jarraitzen du. Barrea eta malkoa eskutik, desberdintasunaren aldeko aldarria da, bizitza bera bezain kontraesankor, zirraragarri eta benetakoa.
Ikusi dutenentzat zein oraindik ikusi ez dutenentzat, urteurrena aitzakia ederra da berriz (edo lehen aldiz) ikusteko.

Detenido el presidente del club de rugby de Igorre tras 137 denuncias por el impago de lotería

Una herida grave en Errekaleor tras un ataque que ven instigado por la Ertzaintza

El Gobierno navarro queda muy tocado tras la aprobación de la ley de educación de UPN

Entre lo incomprensible y lo irresponsable

