
Iazko Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialetik igaro ondoren, Alice Winocourrek modaren alde ilunen esplorazio korala proposatzen du ‘Couture’ filmean, hainbat emakumeren arteko harreman profesional eta pertsonalak abiapuntu hartuta. Goi-mailako joskintzaren munduan murgiltzen den drama honek Angelina Jolie du protagonista. Aktore estatubatuarrak zinema-zuzendari baten papera egiten du, ondo ezagutzen duen rola, izan ere, berak ere hainbat film zuzendu baititu.
Parisko Modaren Astearen zalaparta betean, hiru emakumeren bizitzak gurutzatuko dira. Hirurak ere borrokan ari dira munduko tragediekin eta beren bizitzako kontuekin: Maxime zinema-zuzendari estatubatuarrari minbizia diagnostikatu diote; Ada modelo hegosudandar gazteak, markaturiko etorkizun batetik ihes egin, eta ingurune ezezagun eta fribolo batean bere tokia aurkitu nahi du; Angèle makillatzaile frantziarrak, azkenik, desfileen atzealdean lan egiten du eta beste bizimodu bat izan nahiko luke.
Winocourrek ez du moda dekoratu huts gisa aurkezten, giza ekosistema gisa baizik: tailerrak, pasabideak, hierarkiak, gorputzak, begiradak eta isiluneak. Produkzioak Parisko moda-etxe handi bateko espazio eta prozesuetara sarbidea izan zuen, ikuskizunaren eta hura sostengatzen duen lan ikusezinaren arteko kontrastea nabarmenduz.
Testuingurua
Zuzendariak, filma, bere obraren testuinguruan kokatuz hasi zuen. «Nire film guztiak oso pertsonalak edo intimoak diren ideietatik sortzen dira, nahiz eta urruneko munduetan kokatu. Mundu horiek aztertzen eta neure egiten saiatzen naiz. Kasu honetan, Parisko Modaren Astea izan zen abiapuntua. Gainera, minbiziarekin harreman berezia dut, oso gertutik ezagutzen dudalako. Bi mundu horiek uztartzea zen nire asmoa», azaldu du Winocourrek.
‘Couture’ hitzak joskintza esan nahi du, eta, filmak, gure harremanak nola ehuntzen ditugun irudikatzen du, bai gure bizitzako unerik onenetan, bai txarrenetan ere.

Investigan un posible suministro de drogas a 10 menores en un viaje de estudios de una ikastola

«Tras 50 años, en Montejurra sigue vigente la impunidad»

Líder del PRI pide a EEUU declarar «terrorista» a Morena evocando la ilegalización de Batasuna

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

