
Durango-Durango nazioarteko klasikoak badu erregina berria: Paula Blasi UAE taldeko txirrindulari katalana da, arerio guztiak atzean laga eta Ezkurdi plazako helmugara bakarrik iritsi baita 23 urteko izar berria. Denboraldi honetan ikaragarrizko emaitzak ari da lortzen Esplugas de Llobregaten sorturako txirrindularia, Durangon nagusitu aurretik Vueltako sailkapen nagusia –tartean baita Angliruko etapa ere– eta Amstel Gold Race eraman dituelako.
Espero bezala, bi zati nagusi izan ditu lasterketa honek. hasiera opartean tropeleko txirrindulari indartsuenek gauzak lasai hartu dituzte eta beste lasterkari batzuen txanda izan da beren maila erakusteko. Hala, Eva Anguela eta Leire Almena, Cantabria Deportes taldekoak biak ala biak, eta Vini Fantini taldeko Fariba Hashimi afganiarrak alde handia izan dute tarte baten, baina bot minututik gorakoa ere, tropelaren lasaitasun hori baliatuz.
Baina lasterketa bere zati erabakigarrienera hurbiltzen hasi delarik, faboritoek erritmoa asko bizitu dute. Ondorioz, ihesean aritu den hirukotea 30 kilometroren faltan harrapatu dute.
Areitioko eta Goiuriko igoerek erabaki behar zuten Durango-Durango klasiko honetako garailea eta bertan Paula Blasi eta Magdeleine Vallieres (EF Education) munduko txapelduna nabarmendu dira, erritmo bizia ezarriz. Alabaina, eraso betean zela Vallieres kanadiarra erori eginda eta Blasik, indarrez bete-betean –eta zortea ere lagun, ez duelako asko behar izan munduko txapeldunarekin batera ere erortzeko–, Goiuriko azken maldetan podiuma osatu duten Alice Towers (EF Education) eta Evita Muzic (FDJ) atzean laga eta helmugara bakarrik hanka egiteko baliatu du.

El empujón del ertzaina a una huelguista el 11N que causa indignación en redes

Núcleo Nacional, el grupo nazi que planeaba «un alzamiento» y deja rastro en Tolosa y Berriozar

Cuando el fascismo se divierte con la democracia

La emergencia de la vivienda cierra fábricas, escuelas y tiendas y colapsa las cuatro capitales
