Heiltzaintza

Hitz hori etorri zitzaidan burura Loiun flotillakoak nola agurtu zituzten ikusi eta gero. Barka, nola egurtu zituzten ikusi eta gero. «Heil» hitza agurtzeko erabiltzen baitzuten faxistek, eta indarra du nazien jokabidearekin edonor identifikatzeko.
Kosta egiten zait ulertzea Loiun gertatutakoa, eta zer erranik ez egurtuak izan direnei. Etxeratzen zarenean ona baizik ez duzu imajinatzen, beso-zabalik jasoko zaituztela, babeslekura ailegatu zarela, sufrimenduak atzean utzi dituzula. Baina sorpresa txarrak badaudela ulertu zuten larunbatean flotillakoek, halaxe ulertu genuen guk.
Eta burura etortzen zaizkit Fina eta Manu, Iñigo Cabacasen gurasoak, haiek ere ez zuten espero semea modu horretan galtzea, pentsaezina baita futbol partidu bat ikustera joandako mutila berriro ikusiko ez duzula sinistea. Baina gertatu zen, gertarazi egin zuten, Iñigo ez zen hil, hil egin zuten. Hiru aldiz jaso zuen operazioaren buruak arazorik ez zegoela zioen abisua, baina «entren con todo en la herriko» agindu zuen, arazorik ez dagoen tokian arazoa sortzea, agidanean. Eta gauza bera gertatu da Loiun. Ez daude arazoak konpontzeko, baizik sortzeko, sudur puntan jartzen zaien hori guztia egiteko.
Abiadura handiko bizimodu honetan, ordea, toki gutxi eskaintzen diogu gertakariak salatzeari, ohituegi gaude gehiegikerietara, eta fite ahanzten dugu dena; horregatik jarraitzen dute, jarraituko dute berdin. Agur erraten diegun arte.

El exalcalde de Iruñea Enrique Maya denuncia haber sufrido una agresión en Alde Zaharra

El PNV apuesta por Mikel Hidalgo para sustituir a Aburto como candidato a la Alcaldía de Bilbo

PNV y PSE maniobran para modificar el nivel de protección de la Biosfera de Urdaibai

Una operación para disciplinar al PSOE, con toques chabacanos







