Errepikapenaren industria
Azken urteotan etengabe ari dira spin-offak eta unibertso hedatuak ekoizten. Hasiera batean istorio arrakastatsuak aberasteko modu sortzailea zirudiena estrategia industrial errepikakor eta nekagarri bihurtu da. Badirudi frankizia bakoitza prekuela, sekuela, telesail eratorri eta kontakizun paraleloetan biderkatzera behartuta dagoela, eta horrek etengabeko saturazio sentsazioa sortzen du ikusleengan.
Arazoa ez da unibertso horien existentzia bera, baina ‘Star Wars’, ‘Marvel’, ‘Harry Potter’, ‘GOT’ eta tankerako sagen adar guztiak jarraitzea ia ezinezkoa da. Bata bestearen menpe dauden istorioen nahaspila horren erdian, ikusleok erabat galduta sentitzen gara, eta, aldez aurretik dozenaka orduko edukia kontsumitu gabe, ikustera goazen hori ulertzea ezinezkoa da.
Joera horrek, gainera, garaiko sintoma bat islatzen du: jatorrizko istorioek gero eta balio gutxiago dutela. Ekoizle handiek nahiago dute marka ezagunak ustiatzea, gidoi berriekin arriskatu baino. Zentzu honetan, Hollywoodeko ikus-entzunezkoen iruditeria pobretzen ari dela uste dut, sormenaren ordez segurtasun komertziala lehenesten ari direlako.
Beraz, lerro hauen bidez gonbidapen txiki bat luzatu nahiko nuke: argi desberdinak pizten diren bakoitzean –film independenteak, istorio originalak edo kanon artifizialetik kanpo jaiotzen diren lanak–, haiei begiratzeko.

Batalla para salvar el frontón que corona la sierra de Urbasa

El oso del vídeo de Ezkaroze podría ser uno de los oseznos de Sorita y Claverina

Feministas de Errenteria critican el «patriarcado más rancio» ante los casos Maya y Xenpelar

Investigan a la iglesia Vida Nueva de Ziritza por tres denuncias de tortura

