Emakume futbolariak
Ekainak 11n hasi zen gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketa, eta egun bat beranduago iritsi da zinema-aretoetara ‘Pioneras’.
Zinemak, bizitzak berak bezala, futbola gizonezkoen epikaren bidez kontatu izan du maiz. Ikus-entzunezkoetan nagusi izan dira gizonezko kirolarien garaipenak, porrotak eta mito handiak. Emakumezkoen kirolak, berriz, presentzia askoz apalagoa izan du.
‘Pioneras’ filmeko protagonistak ahaztuak izan ziren eta baita jazarriak ere, baina grina etengabe batek bultzatuak. Emakume aitzindari horiek beren garaiko mugak apurtu zituzten.
Ildo beretik, baina oraingoan emakumezko entrenatzaileen eremura jauzi eginez, biziki gomendagarria da ‘Heimebane’ telesaila. Norvegiako lehen mailako futbol ligara igo berri den talde baten inguruan eraikitzen da istorioa. Denboraldia hasi aurretik entrenatzailerik gabe geratzen direnean, klubeko presidenteak ustekabeko erabakia hartzen du: Helena Mikkelsen fitxatu. Emakumezko entrenatzaile bat, gizonezkoen eliteko futbolean.
Azken urteotan aurrerapausoak eman dira emakumeen futbolaren ikusgarritasun mediatikoan, baina oraindik ere oso urrun dago gizonezkoen futbolak jasotzen duen babesetik, maila guztietan.
Agian, aipatutako izenburuek lagunduko dute pixkanaka kontzientziak aldatzen, eta oraindik ere inertzia kultural zahar eta arkaikoek baldintzatzen duten begirada zalantzan jartzen.

La sokamuturra de la discordia en Eibar, con protesta y policías, y con la bendición de Andueza

Gasteizen aurkeztuko du Zetakek ‘Km0’ proiektu berria: urtarrilaren 16, 22 eta 23an

ZETAKek etorkizun distopikoaren ateak ireki ditu MITOAROA III ikuskizunarekin

La conjura de los medios para acabar con Pedro Sánchez

