
Euskal Herriko lurraldeetan dantza sektorea indartzeko asmoz abian jarritako proiektua da Dobla, Pirinioen bi aldeetako bost erakundek sustatutako egitasmoa berria. Zehazki, Jaurlaritza, Communauté d'Agglomération Pays Basque erakundea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Errenteriako Udalak eta Malandain Ballet Biarritze daude proiektu honen abiapuntuan eta, astelehen honetan Miarritzen egin duten aurkezpen publikoan zehaztu dutenez, sorkuntza, ekoizpena, zabalkundea eta jasangarritasuna hobetzeko ekintza zehatzak eskainiko dizkie arloko profesionalei.
Ekimenaren sustatzaileen hitzetan, hurrengo hiru urteetan Dobla proiektuak lurraldeko konpainien nazioarteko proiekzioa sustatuko du, artistei eta erakusketa espazioei prestakuntza eta laguntza eskainiko dizkie, dantzarako agertoki eta publiko berriak zabalduko ditu, sektorearentzat eredu ekonomiko jasangarriagoak bultzatuko ditu eta lurraldeko profesionalen eta erakundeen arteko lankidetza sendotuko du.
Proiektuak mugaz gaindiko dantza sektorearen egituraketa indartu nahi duela azpimarratu dute eta horretarako 1,5 milioi euroko aurrekontua izango du. Helburuen artean dago baita ere sorkuntzarako eta lan artistikoen zirkulaziorako aukerak handitzea, «dantzak, euskal kulturaren adierazpide garrantzitsua izanik, komunitatea sortzeko eta gizarte-kohesioa indartzeko gaitasun berezia baitu».
Aurkezpenean parte hartu du Andoni Iturbe Jaurlaritzako Kultura sailburuordea. Kultur sistema indartzeko eta dantzaren sektorearentzat aukera berriak sortzerako orduan erakundeen arteko lankidetzak duen garrantzia nabarmendu nahi izan du Iturbek, baina sare hauek iraunkorrak izan behar dutela ere esan du, bere hitzetan, horrela ahalbidetuko baita lurraldeko talendu sortzailean nazioartean proiektatzea.
Eragin iraunkorra
Dobla proiektua Jaurlaritzak, Communauté d'Agglomération Pays Basque erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Errenteriako Udalak eta Malandain Ballet Biarritzek sustatu dute. Ekimenak Europar Batasunaren finantzaketa du Interreg POCTEFA 2021-2027 programaren bidez, proiektuaren aurrekontu osoaren %65 estaliz. Programaren helburua da mugaren bi aldeetako lurraldeen arteko lankidetza sustatzea, lurraldearen garapenerako eragin iraunkorra izango duten proiektu estrategikoak babestuz.
Dobla egitasmoaren lehen ekintzak uztailetik aurrera jarriko dira martxan, eta dantzaren arloko profesionalei, konpainiei, erakusketa espazioei eta gainerako eragileei zuzenduta egongo dira.

Hernaniko segadan atxilotu eta 29 urte preso eman zituen Garratz Zabarte hil da

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

«Había gente que vivía en Irulegi mil años antes de los vascones que escribieron en la Mano»

Una muerta y cuatro heridas, atropelladas por un camión de la basura en Nabarreria de Iruñea
