
2026ko Beldurrezko Astearen kartel ofizialak keinu egin nahi izan dio Cimasub zinemaldiari (Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa). Zinemaldi honen 50. urteurrena azaroaren 12tik 14ra ospatuko da Antzoki Zaharrean, Beldurrezko Astea amaitu eta zazpi egunera. Astearen aurtengo programazioak Cimasub erreferentzia gehiago izango ditu.
Abeslaria, konpositorea, ekoizlea, gidoilaria eta aktorea, Samantha Hudson kontrakultura garaikideko figura enblematikoenetako bat da, bere diskurtso kritiko eta abangoardistagatik, eta generoaren paradigmekin jolasten duen bere ibilbide musikalagatik, bere zuzeneko ikuskizun zirraragarrietarako adierazpen askatasuna ikur duena.
Hudson egungo pop fenomeno handienetako bat da, eta erreferente bat Z belaunaldiarentzat. Queer undergroundenaren panoramatik ateratakoa, zirkuiturik estandarizatuenak konkistatu ditu melodia itsaskorren, letra lotsagabeen eta ezarritako ordena desafiatzen eta urratzen duen ikuspegi kritiko baten poderioz.
Bada, Hudson Itsas izaki mutante bihurtu du aurtengo kartelak eta argazkiaren koordinazioaz Pedro Mambru arduratu da, eta Javier Bermejo eta Chus Feijoo dira bere egileak. Makillajea ND Studio FXek sortu du eta efektu bereziak Alive VFX & Designek. Kartelaren diseinua Ytantosena da.
Horrez gain, asteazken honetan egindako agerraldian, Astean ikusi ahal izango den erakusketa aurkeztu dute. ‘Hyakki yagyō: Ehun deabruen gaueko desfilea’ izenburuarekin Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo) egongo da ikusgai urriaren 30etik azaroaren 15era.
Erakusketan bidaia bat egingo du ikasleak japoniar folkloretik. Bertan bildutako 20 eskultura eta argazki baino gehiagok eramango gaituzte Japoniako artean, literaturan eta ahozko tradizioan bizia hartzen duten yōkai munstro eta naturaz gaindiko izakiengana, ‘Fuego Fatuo Arte’-n sortzaile Alvaro Herranz artistaren eskutik. Fundación Japón, Madridaren laguntzarekin.
Bestalde, Hermenaute argitaletxeak, Mikro bildumaren baitan, eta Beldurrezko Asteak lankidetzari ekin diote berriro aurtengo edizioan ‘El cuerpo como abismo. Exploración sobre el body horror cinematográfico’ liburua argitaratzeko. Liburuak, Antonio Jose Navarro zinema-kazetari eta -historialariak idatziak, gaurkotasun handiko azpigenero hau izango du ardatz.
Abuztuaren 18ra arte dago zabalik Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astean film luze eta laburretan izena emateko epea. Inskripziorako oinarriak eta jarraibideak zinemaldiaren webgunean daude.

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde

Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor

PP, Vox y UPN impulsan concentraciones para «salvar Ceuta», también en Euskal Herria
