
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak euskararekiko konpromisoa berritu dute gaur goizean, hiriko auzo guztietan «euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea» helburu duen hitzarmena sinatuz.
Andres Urrutiak hitzarmenaren onurak azaldu ditu aurkezpenean, eta aurreko urtekoak ekimenez bete zirela gogoratu du: «Hitzak hitz, hortxe daude bi erakundeen arteko ekimenak, euskara hainbat erakustaldiren bidez zabaltzeko eta gizarteratzeko eginikoak: antzerki-lanak direla, jardunaldiak direla, argitalpenak direla, sare sozialen inguruan eta ingurune digitalaren inguruan eginikoak».
Aurtengo hitzarmenari dagokionez, Euskaltzaindiak jarraituko du Bilboko Udalari laguntza eta aholkularitza ematen euskararen normalizazioaren eta garapenaren arloan, bai hizkuntzari berari dagokionez, bai eta hizkuntza gizarteratzeko lanetan ere. Orobat, bere egoitzako zerbitzu orokorrak baliatuz, elkarteek, erakundeek eta herritarrek eskatzen dizkioten informazioa, aholkularitza eta laguntza eskaini ditu Euskaltzaindiak.
Era berean, Bilbok euskararen indarberritzean duen garrantzia aintzat harturik, Bilboko Udalarekin lankidetzan, Euskaltzaindiak, Bilboko Plaza Barriko 15ean daukan egoitzako zerbitzuak eta azpiegiturak eskaini ditu euskararen erabilera indartzeari, euskarazko sorkuntzari eta euskal kulturaren zabalkundeari lotutako hitzaldiak, kantaldiak, errezitaldiak, erakusketak, aurkezpenak, kultura ekintzak eta abar antolatzeko.
Aburto alkateak nabarmendu du akordio hau «funtsezko urrats bat» da dela Bilbon «euskararen garapenean eta gizarteratzean aurrera egiteko». «Hitzarmenak hizkuntza-aholkularitza eskaintzen du, eta hizkuntza biziberritzeko eta gure kultura zabaltzeko hainbat ekimenen antolaketa bideratzen du», azpimarratu du.

Fallece Aitor Agiriano ‘Toro’, exguitarrista de Doctor Deseo y compositor de música para teatro

Una transición energética justa, pública y renovable para Euskal Herria

EH Bildu pide explicaciones por la última intervención violenta de la Ertzaintza en Donostia

Policía Foral y Guardia Civil investigan los hechos de Berriozar, sin consenso en el Parlamento
