
Realak eta Jon Martinek akordioa lortu dute bi aldeen arteko kontratua berritzeko, eta, ostegun honetan Anoetako bulegoetan sinatutako hitzarmen berriaren arabera, Lasarte-Oriako atzelaria 2031/32ko denboraldiaren amaierara arte jarraituko du talde txuri-urdinean, klubak bere sare sozialez bitartez eta webgunean argitaratu duenez, aurrez sinatuta zuen kontratua baino urtebete gehiago, hain zuzen.
Jon Martin txuri-urdinen «oraina eta etorkizuna» dela nabarmendu du Realak, baita ere, halaber, 20 urte besterik ez dituen arren, Lasarte-Oriako atzelaria hamaikakoan finkatu delako, taldearen atzeko lerroan «funtsezko pieza» dela. Elitera eman duen jauzia «bikaina» izan dela eta «oraindik onena etortzeko» dagoela azpimarratu du, bestalde, klub donostiarrak.
Real Sociedad TV klubaren telebistari eskaini dizkion adierazpenetan, bere aldetik, Jon Martinek esan du «oso pozik» dagoela kontratua luzatu duelako. «Realak dena eman dit», azpimarratu du futbolari lasartearrak.
«Taldeak dena eman dit eta nolabait taldeari eman didan konfiantza hori itzultzeko gogoa daukat. Izan ere, oraindik oso gaztea naiz, baina txikitatik aukera asko eman dizkidate, nigan konfiantza izan dutelako. Hala ere, oraindik lanean jarraitu behar dut, asko falta zaidalako. Iaz titulu bat ere irabazi genuen, baina espero dut gehiago ere irabaztea eta beste denboraldi eder baten bila joango naiz orain», azaldu du atzelari gazteak.
Taldeari ahalik eta gehien ematen jarraitzeko gogoz, aldagelan eredutzat hartzeko taldekiderik ez zaiola falta aitortu du Martinek. «Mikel, Igor, Ander... niretzat erreferenteak dira, eta ahalik eta gehien ikasten saiatzen naiz haiengandik», adierazi du.

La provocación de Quiles con un acto fallido genera cargas y heridos en Iruñea

Ni un centenar de personas consigue congregar la manifestación ultra del MCP

Pozueta no repetirá como diputada de EH Bildu: «Llega el momento de ceder el testigo en Madrid»

Llaman a levantar un nuevo muro antifascista en Iruñea ante el acto de Vito Quiles
