NAIZ

Amazonek AEBetako ia 500 udalerritan drone bidez banatzea espero du, aurten

Urtea amaitu baino lehen, Amazon banaketa enpresak espero du Estatu Batuetako 500 hiri eta herrietara zabaltzea drone bidezko zerbitzua; Gaur egun, hamaika estatutan erabilgarri dago Prime Air zerbitzua. Bezeroak orduerdi batean jasoko lituzke produktuak, betiere 2,3 kg baino gutxiago pisatu ezkero.

Prime Air zerbitzuaren bidez, 2,3 kg baino gutxiago pisatzen duten produktuak eska daitezke.
Prime Air zerbitzuaren bidez, 2,3 kg baino gutxiago pisatzen duten produktuak eska daitezke. (EUROPA PRESS)

Amazonek espero du, urtea amaitu baino lehen, Prime Air zerbitzuaren drone bidezko banaketak Estatu Batuetako 500 hiri eta herrietara zabaltzea. Jeff Bezosen enpresaren aburuz, orain arte eskaini duen aire bidezko zerbitzua baino sei aldiz handiagoa izango litzateke hori.

Hogeita hamar minutu eskasean, Prime Air zerbitzuaren bezeroek elikagaiak, elektronika aparatuak, botikak edota bestelako gailuak jaso ditzazkete haien etxean.

Hain justu ere, Amazonek gaur egun hamaika zerbitzu-gune ditu herrialde osoan zehar Arizona, Florida, Kansas, Nebraska, Luisiana, Michigan eta Texas estatuetan sakabanatuta. Hiri bakoitzean, drone bakar bat 4,5 kilometro karratuko erradioa kubritzeko gai da. 

Multinazionalak aurreikusten du Illinois, New York, Ohio, Georgia eta Boise estatuetara zabaltzea laister, eta urtea amaitu baino lehen oraindik argitu ez dituen beste batzuetara.

Airelinea komertzialen antzera

Bezeroentzako argibideak hurrengoak dira: zapatila kaxa batean sartuko liratekeen produktuak eska daitezke, betiere 2,3 kg baino gutxiago pisatzen baditu. Azken baldintza hori Amazonentzat ez da arazoa, bezeroek gehien erosten dituzten produktuen %60ak pisatzen baitute hori baino gutxiago.

Hori gutxi balitz, airelinea komertzialen antzera, Prime Air zerbitzuak Hegazkigintza Administrazio Federala (FAA) ziurtagiria lortu behar izan du. «Zaintza maila altuena izango dute» dron horiek.

50 dolar baino gutxiagoko erosketa bat eginez gero, Prime zerbitzua duten bezeroek ez dute banaketa kosturik ordaindu beharko; merkeagoak diren produktuentzat, aldiz, 2,99 dolar. Gainontzeko bezeroentzat, banaketa kostua 4,99 dolarrekoa izango da.