
Igandean Caixabank Masterseko neurketa jokatu behar zuen Jokin Altunak, Ander Imaz bizkartzain lanetan, Unai Laso eta Julen Martijaren aurka. Alabaina, Amezketako aurrelaria ez da behar adina osatu joan zen larunbatean ezker eskuan jasan zuen minetik eta, ondorioz, ez jokatzea erabaki du. Bere lekuan Peio Etxeberriak jokatuko du Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan eta, aldiz, Joseba Ezkurdiak ordezkatuko du Etxeberria bera Berueten jokatu behar zuen jaialdian.
Larrazabal eta Zabaletaren aurka 9-3 aurreratu ziren joan zen zapatuan Jokin Altuna eta Ander Imaz Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Alabaina, une horretan aldageletara joan behar izan zuen Amezketako aurrelariak pilota ezker eskuan sartu zitzaiolako.
Nolabait, ezker eskuarekin pilotarik ia batere ukitzeke, partida amaitzea lortu zuen aurrelari gipuzkoarrak. Gutxienekoa Azkoitiko neurketako emaitza izan zen, nahiz eta Larrazabal eta Zabaletak neurketari buelta eman eta 16-22 nagusitu ziren. Asteazkenean Tafallan jokatzekoa zen Altuna, baina aurreneko momentutik garbi utzi zuen ezingo zuela han jokatu eta, akaso, igandean Zarautzen jokatzeko errekuperatuko ote zen itxaropentsu azaldu zen.
Astean zehar ezker esku hori zaintzen aritu bada ere, ostiral honetan egin duen aproban eskua ez dela behar beste osatu ikusi du eta, bada, ez jokatzea erabaki du. Bestetik, erabakitzeke dago oraindik astelehenean Elgoibarren edota martitzenean Bilbon moduan egongo ote den.

Ningún militar puede llevar una camiseta de un partido neonazi

Desahucian a una familia con dos menores en Gasteiz

Ocho detenidos por la agresión a militares del pasado 19 de julio en Berriozar

El Real Madrid y Juanma Castaño se enzarzan y en medio atacan a GARA
