
Histrionikoa bukaerara arte, Alex Sardui Gatiburen lider ohia da. ‘Agur esan barik’ dokumentalaren alfonbra gorriaren ondoren bera da aretora sartzen den azkena, pelikularen lantaldea eta gero, alegia. Muxuak argazkilariei, maitasun-keinuak jendeari: teloia betirako itxiko da, baina orain publikoak bere erantzuna eman beharko dio Jabi Elortegiren azken lanari.
«Urduritasuna? Honezkero ez, eman behar genuena eman dugu. Orain jendeak disfrutatu dezala. Gu pozik gaude gure lanarekin», esan digu Bermeoko zuzendariak.
Principe Zineak buru-belarri jarri dira programazioan, aurkezpenak oso azkar doaz igande eguzkitsu eta epel (Gatiburen ‘Urepel’-i omenaldia eginez?) honetan. Terrazak beteta daude, arratsaldean, gainontzeko jendea Gatiburen zain, nahiz eta, adibidez, Haimar Arejita gitarrajolea falta den. Aldiz, Gaizka Salazar etorri da.
Gazte gutxi daude: baliteke momentuz helduak erakarri izana dokumentalak, baina denborak agian beste zerbait ekarriko du. Edo jende gehiena hondartzan geratu da, tenperatura honekin normala den bezala.
«Lan fina egin du Jabik, benetan. Inork baino hobeto, eta egia da, guk ezin izan dugu ezer egin. Zuzendariak proiektua moldatu du», konfirmatu digu Alex Sarduik. Abeslariak oso bizar luzea dauka, ia solemnea. Elkarrizketatzeko beti prest dago, nola ez, eta orain bere bizitza askoz lasaiagoa dela kontatu du abeslariak. Beste proiektu ‘sekretu’ batean sartu den arren.
Orokorrean, pelikularen taldeak ematen duen irudia ‘bakearena’ da, aurpegiz batez ere; eta pozarena, nola ez. Gatiburen ibilbidea bukatu da eta hemendik aurrera geratuko dena dokumental hori izango da, bere 84 minutuko iraupenarekin, egia esan oso erraz pasatzen direnak, motzak alegia. «Pelikula hori, berriz, oso bidaia luzea izan da –azaldu du Jabi Elortegik–. Bidaia luzea, baina emaitza uste dut oso ona atera zaigula. Beste aldetik, Gatiburen abestiak geratzen dira. Lehen diskotik aurrera hainbat arrakasta izan dituzte eta, behin eta berriro azpimarratzekoa da nola zabaldu duten euskara, bizkaera. Nola bultzatu duten bai gure hizkuntza! Alex eta beste lagunek zenbait belaunaldi dantzarazi dituzte».
Elortegi bermeotarra Zinemaldira itzuli da, ‘El Vasco’ fikziozko pelikula aurkeztu ondoren, 2022. urtean Zinemiran parte hartu baitzuen. «Erronka polita izan da, bai. Ni beste mundu baterik nator, baina ‘Agur esan barik’ honek hamaika momentu ahaztezin utzi dizkigu, onak eta txarrak, bukatzeko, BECen taldeak egin zituen hiru kontzertuekin. Hala ere, Barakaldoko kontzertuak ikusi nahi badituzue, berreskuratu beste nonbait, ze hemen horien prestakuntza agertzen da batez ere».
Lagunak eta zaleak elkartu dira Donostian, momentu oso garrantzitsu honetan, familia batean bezala, eta belaunaldiz belaunaldi, hori argia da. Ordu eta erdi baino gutxiagoko laburpenak ezin du dena jaso, baina aldi berean asko emango du ziur aski. ‘Zoramen’ bat zen hasieran, baina dastagarria ere bai.

Ningún militar puede llevar una camiseta de un partido neonazi

El Real Madrid y Juanma Castaño se enzarzan y en medio atacan a GARA

Ocho detenidos por la agresión a militares del pasado 19 de julio en Berriozar

Una concentración ultra contra Negu Gorriak destroza el coche de una diputada ceutí

