
Asteazken honetan, Aixa Lopezek eta Rodrigo Sernak bigarren bisita zuten Bilboko Guggenheimera. Atriora sartzean, museoaren zuzendari nagusi Miren Arzalluzek egin die ongietorria, eta opari bat eman die zifra ezin sinbolikoago hori ospatzeko: Veneziara bidaia bat.
Sanander Viajes agentziaren laguntzari esker, Aixak eta Rodrigok bi lagunentzako bidaiaz eta hiru eguneko egonaldiaz gozatu ahal izango dute Peggi Guggenheim Collection museoaren hirian.
Irabazleek bi sarrera erosi dituzte museoko txarteldegian asteazken honetan 12.30 aldera. Erositako sarreretako bat museoa zabaldu zenetik saldutako 30 milioigarrena dela jakiteak ustekabean harrapatu ditu, eta pozarren agertu dira Veneziara bidaia irabazi izanarekin. Rodrigok onartu du, gainera, ez duela oraindik hiria ezagutzen.
Ostegunean, urriaren 1ean, Museoak ‘Pipilotti Rist. Ever is Over All’ erakusketa aurkeztuko du. Gaur egun bideo-artearen erreferente nagusietako bat den Pipilotti Rist (Grabs, 1962) artista suitzarraren bideo-instalazio ikonikoenetako bat biltzen du laginak.
18.00etan, entzungelan, Mikel Onandia erakusketaren komisarioak inaugurazioko hitzaldia emango du, artistaren eta lan honen beraren gakoetan sakonduz. Streaming bidez jarraitu ahal izango da museoaren kanalean.

Etxebizitza eskubidearen aldeko aldarria Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Las derechas tumban los decretos de vivienda y dejan tocada la legislatura de Sánchez

«Puta», grabado en la espalda con un cúter; el detenido ha quedado libre

PNV y Junts se disponen a tumbar los decretos y Sánchez habla de «la hora de la verdad»
