
EHKOlektiboak EHKO Mantangorria sortu du, Euskal Herri osoko etxalde eta produktuen identifikatzaile agroekologikoa. Aurkezpena urriaren 17an egingo dute, Ordizian. Azaldu dutenez, Biharko Lurraren Elkartea bidelagun funtsezkoa izan da prozesu honetan.
EHKOlektiboan antolatuta, Euskal Herriko hainbat laborari Agroekologiaren eredua definitu eta identifikatzeko lanetan dabiltza komunitate bizien eta lur emankorraren arteko harreman orekatua berreraikitzeko. «Agroekologia ez baita soilik nola ekoizten dugun, baizik eta nola bizi nahi dugun», azaldu dute.
Mantangorriaren bidez, EHKO etxaldeak, herritarrak eta elikadura espazioak bide berean
kokatzen lagundu nahi dute, honako baloreekin: ekoizpen ekologikoa, tokikoa, giza neurriko etxaldeak eta ekonomia sozial eraldatzailea. Mantangorria erreminta bat izatea da helburua, elkarte, eragile eta komunitateekin aliantzak lantzen jarraitzeko eta «agroekologiaren bidean elkarrekin aurrera egiten jarraitzeko».
Izan ere, trensa berriaren xedea da identifikatzea «Euskal Herrian agroekologia mugimendu sozial, ekonomiko eta kulturala dela». Ordizian egingo duten aurkezpenean egitarauaren parte izango dira azoka agroekologikoa, identifikatzailearen aurkezpenak, txikienentzako txoko eta tailerra, solasaldiak eta bertso saioa.

Etxebizitza eskubidearen aldeko aldarria Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Las derechas tumban los decretos de vivienda y dejan tocada la legislatura de Sánchez

«Puta», grabado en la espalda con un cúter; el detenido ha quedado libre

Muere una joven que resultó herida en la sokamuturra de Lodosa
