
Arrautz-ekoizpenaren karbono-aztarna murrizteko helburuarekin, Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa zentroak, Eroskik eta oilo landatar eta ekologikoetatik datorren arrautza ekoizten eta merkaturatzen duen Euskaber kooperatibak KABI (Arrautza jasangarriaren bertako bidea) izeneko ekimena martxan jarri dute, Gipuzkoa ikerketa eta proba eremu bihurtuz. Hiru eragileak elkarlanean dabiltza berrikuntza propiektu honen bidez 0km-ko arrautzak lortzearren.
Ekimenaren bidez, sustatzaile zein ikertzaileek arrautzaren ekoizpen-eredu jasangarriago baterantz aurrera egitea posible izango dela sinesten dute, klima-aldaketa, ekonomia zirkularra, hurbileko baliabideen aprobetxamendua eta tokiko balio-kateen indartzea integratuz.
Inma Batalla BC3ko ikertzaileak azaldu duenez, arrautz-ekoizpenaren karbono-aztarna eragiten duten faktore ugari daude; pentsuen konposizioa, lehengaien jatorria, ekoizpen-prozesua eta garraioa, esate baterako. Hala ere, zentroko ikertzaileek egindako analisi baten bidez, animalien elikadura ekoizpen mota honen kutsaduraren atzean dagoen kausa nagusi gisa identifikatu ahal izan dutela aipatu du.
Kasu zehatz honi dagokionez, analisiak oiloak elikatzeko pentsuak osatzeko erabiltzen diren lehengaien konposizioan eta jatorrian jartzen du arreta, bereziki proteina iturrietan, karbono-aztarnari egiten dioten ekarpenagatik eta kanpoko baliabideekiko mendekotasunagatik. Konkretuki, oiloen pentsuan aurkitu daitekeen osagai proteiko kutsakorra soja da.
KABI proiektuan parte hartzen duten ikertzaileek soja pentsuetatik erabat kentzeko intentziorik ez dagoela argi utzi dute. Aldiz, osagai hori ordezko lehengaien konbinazioen bidez partzialki ordezkatzea posible izan daitekeela pentsatzen dute. Ondorioz, ekimenaren bidez, karbono-aztarna gutxienez % 15 murrizteko ahalmena duten gertuko baliabideak eta nekazaritzako elikagaiak identifikatzen lan egingo dute, sojaren ordez erabiltzeko aukera dagoen aztertuz.
Irtenbideren bat aurkituz gero, BC3ko ikertzaileek ingurumen-inpaktua eta emisioak murrizteko konponbidea beste ustiategi batzuetara zabaltzeko eta tokiko ekoizpena indartzen laguntzeko beharrezkoak diren baldintzak aztertuko dituztela jakinarazi dute.
Arrautzen kontsumoak gora egin du
Berrikuntza proiektuak kontsumitzaileengan ere arreta jarriko du, izan ere, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) familia-kontsumoari buruz egindako inkestaren bidez jasotako datuen arabera, EAEko etxeetako arrautzen kontsumoak gora egin du azken urteetan: 10,49 kg pertsonako 2021ean, eta 11,73 kg 2025ean.
Erosleek supermerkatuan izan ditzaketen ulermen-oztopoak identifikatzeko eta ekiditeko, Eroskik arrautza mota desberdinak nola hautematen diren eta tokiko jatorriarekin, jasangarritasunarekin, animalien ongizatearekin, emisioen murrizketarekin, prezioarekin edo kalitatearekin lotzen diren aztertuko du. Helburua arrautza lokal eta jasangarriaren balioa argiago komunikatzen lagunduko duten ikaskuntzak sortzea da.
«Gure aurretiko esperientziak ikuspegi parte-hartzaile eta multiaktoreek ezagutza partekatua berrikuntza-proiektu bihurtzeko duten ahalmena islatzen du, ikerketa zientifikoa lurraldearen beharrekin lotuz eta elikadura-sistema jasangarriagoa, zirkularragoa, lehiakorragoa eta errotuagoa lortzen lagunduz», nabarmendu du Inma Batallak.

EH Bildu propone sus candidatos para el 29-N: Matute, Otero, Etxebarrieta y Maiz

La provocación de Quiles con un acto fallido genera cargas y heridos en Iruñea

Asiron, tras los incidentes por Vito Quiles: «Tengo muy claro de dónde vino la provocación»

Trasladan a la plaza de Yamaguchi el acto de Vito Quiles ante el muro antifascista anunciado
