Zoran Vrkic eskolta kroaziarra fitxatu du Bilbao Basketek
Hurrengo denboraldiari begira bigarren fitxaketa bat egin du Bilbao Basketek. Zoran Vrkic kroaziarra da taldekide berria, Ikaros taldetik datorren eskolta.
NAIZ.INFO
BILBO
Bi metro neurtzen dituen eskolta bat fitxatu du Bilbao Basketek hurrengo denboraldiari begira. Zoran Vrikic kroaziarra da bera eta Ikaros talde greziarretik dator.
Taldeak bere web orrian adierazi duenez, bigarren denboraldi bat Bilbon igarotzeko aukera barnebiltzen du akordioak.
11 puntu, 5 errebote eta 1,5 asistentziako bataz-bestekoa lortu du azken denboraldian, 28,5 neurketa jokatuta.
Bigarren fitxaketa da Rafa Pueyok zuzentzen duen taldearentzat, aurrez Dairis Bertans eskolta letoniarra fitxatu baitzuen.