
Hurrengo denboraldiko entrenatzaile berria aurkeztu du gaur Uxue Bilbao Basketek. Rafa Pueyo (Bilbo, 1971) orain arte laguntzaile izandakoa izango da taldea zuzentzen arituko den entrenatzailea. Taldeak beregan jarritako konfidantza eskertu du prentsaurrean eta «erronka berriari aurre egiteko moduan» ikusten du bere burua.
«Taldeak erabaki ausarta hartu du, baina espero nuen erabaki hau hartzea, prest nagoela uste baitut. Txus (Vidorreta) eta Fotis (Katsikaris) bezalako bi entrenatzaileen ondoan aritu naiz lanean eta esperientzia handi dut bigarren entrenatzaile moduan», adierazi du.
«Kirol maila oso altua» dela badaki Pueyok, eta maila mantentzeko konpromisoa hartu du, nahiz eta Uxue Bilbao Basketen egoera ekonomikoa ez den onena.
«Taldea LEB 2 mailan zegoenetik nago hemen eta bederatzi denboraldi egin ditut ACB ligan. Beti lortu dugu gure aukeren barruan lehiatzeko prest dauden taldeak osatzea. Berriro lortuko dugula ziur nago», nabarmendu du.
Bestalde, taldeko kontseilari ordezkari Gorka Arrindak Dairis Bertansen fitxaketa baieztatut du. 23 urteko eskolta, VEF Rigatik dator eta Bilbon izango da hurrengo hiru denboraldietan.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
