Olaizola II eta Irujo, aurrez aurre
Olaizola II.-ak eta Irujok Lau ta erdiko Txapelketako finala jokatuko dute gaur gauean Gasteizko Ogeta pilotalekuan (21.15). Aimarrek orain arte jokatu dituen sei finalak irabazi ditu eta Irujok berriz, lau ta erdiko bi txapela ditu.
Gasteizko Ogeta frontoian jokatuko dute gaur gauean Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok Lau ta erdiko txapelketako finala. Partida 21.15etan hasiko da eta EITBk zuzenean eskainiko du.
Finala astebeteko atzerapenaren ondoren jokatuko da, Olaizolak hala eskatuta. Irujok ere arazo fisikoak izan ditu, atzamar batean.
Goizuetarra da txapela irabazteko faborito nagusia. Lau ta erdiko txapelketan jokatu dituen sei finalak irabazi baititu. Irujok berriz, lau final jokatu eta bi irabazi ditu.
2008an eta 2011an ere indarrak neurtu zituzten bi pilotariek finalean eta Olaizolak irabazi zuen.