Oiz mendiko momentu eder batzuk

Espainiako Vuelta Euskal Herrian sartu zen atzo eta euskal zaleek beste behin ere munduan parekorik gabekoak direla erakutsi zuten Oiz mendiaren igoerako azken kilometroetan. Gozatu zuten zaleek... eta txirrindulariek ere. Ikurrina eskuan igo zuten Euskadi Muriaseko txirrindulari batzuk Oiz.

NAIZ+|13/09/2018 10:15
Dm6tdfnxoamdnfd
Markel Irizarrek etapa ostean elkarbanatutako argazkia.

Oiz mendiko azken kilometroak izan ziren euskal zaleen erakustaldiaren puntu gorena. Ikurrinez lepo, erabakitzeko eskubidearen edo presoen gerturatzearen aldeko aldarriak tarteko, jaiak eta aldarrikapenak bat egin zuten maldan gora.

Halakoa zen babesa eta giroa, sufrimentu momentu gorenean txirrindulariek eurek ere ikurrinak eskuan hartu zituztela zaleei babesa eskertzeko. Etxean ari zen Euskadi Murias taldea, eta erakutsi zuten bai taldeak eta baita txirrindulariek ere.

Loading player...


>@oihanaBartra «Aldapa gora ere ikurrina altxatzeko indarra geratzen zitzaien bi txirrindulari hauei, eh?

Hori zaleen ikuspegia, eta nola ikusi zuten txirrindulariek igoera hori? Hona Caja Ruraleko Nelson Sotoren bizikletako kameratik ikusten zena:

Loading player...


@CajaRural_RGA

Behin Oiz gainera helduta, esker on argazki eta mezuen tartea:

...eta noski, bertako eta kanpoko txirrindularien esker mezu ugari:

Euskal zaleen handitasunaren azalpena Beñat Intxaustik...

...eta propina Peter Saganek, nola ez:

Loading player...
INFOS ASSOCIÉES