Jon Darpón Sierra
Eusko Jaurlaritzako sailburua

Anbizioa eta baikortasuna minbiziaren aurkako borrokan

Osasun Sailan eta Osakidetzan urteko egun guztietan ahalegin berezia jartzen dugu minbiziaren aurkako borrokan; horregatik, minbiziaren aurkako munduko eguna dela eta, itxaropen-mezua helarazi ez ezik, euskal herritar guztiei baterako ahalegin saiatua ere eskatu nahi diet, guztion artean eta batez ere Osakidetzako profesionalekin batera ahalik eta bizitza gehien salbatzeko eta Euskadiko lehen heriotza-kausari aurre egiteko.

Euskadin 63.178 minbizi-kasu berri diagnostikatu ziren 2007-2011 urte bitartean; hots, 12.636 kasu berri urtean. Minbizi gehienak kolon eta ondestekoa, prostatakoa, biriketakoa eta bularretakoa izan dira.

Horregatik, erronka anbiziotsua baino ez ezinezkoa jarri dugu: 2020rako minbizi gehienetan intzidentzia eta heriotza-tasa % 5 eta 10 artean murriztea, bai eta emakumeetan biriketako minbiziaren goranzko joera etetea ere.

Bide-orririk badugu horretarako: 2013-2020rako Osasun Plana. Epe luze eta laburreko estrategia da, eta horren bitartez Tumore Batzordeak indartzen ari gara arreta onkologikoa duten Erakunde Sanitario Integratu guztietan, kasuak baloratu, tratatu eta jarraitzeko, baita, lehen aldiz Lehen Mailako Arretak ere parte hartuta. Halaber, arreta psikologikoa ere indartu behar dugu laguntza-prozesuan, eta medikuntza pertsonalizatua bultzatuko dugu aurrerantzean ere ebidentzia zientifikoa finkatuta duten prozesu onkologikoetan.

Hori guztia, Osakidetzako minbizia goiz detektatzeko programekin batera. Bularretako minbizian eta koloneko zein ondesteko minbizian egun ditugun goiz detektatzeko programak mantentzea ez ezik, helburua ere bada horien herritarren parte-hartze estaldurak handitzea, era horretan minbiziaren aurkako borrokari haren hasieratik bertatik heltzeko.

Nolanahi ere, minbiziaren heriotza-tasa murrizteko eta pertsonen biziraupena handitzeko daramagun borroka osatu gabe egongo litzateke Osasun Saila eta Osakidetza sustatzen ari diren bizi-ohitura osasungarriei eta laguntza-neurriei buruzko kontzientziarik ez badute hartzen herritarrek. Horregatik, laguntza eskatu nahi diet euskal herritar guztiei minbiziaren aurkako munduko egunean. Bizi-ohitura osagarriak hartzeak (barazki eta fruta freskoen dieta, gizentasuna saihestea, ariketa fisikoa egitea, tabakoa saihestea, alkohola gehiegi edatea...) duen garrantziaz jabe daitezen, detekzio goiztiarreko programetan parte har dezaten, guztion artean eskura ditugun baliabideak jar ditzagun eta XXI. mendean gure gizarteak duen osasun-arazo nagusietako bat geldiaraz dezagun.

Azkenik, minbiziaren aurkako munduko eguna dela eta, bereziki eskertu nahi dut gaur pazienteen elkarteen eta kategoria guztietako osasun-langileen lana, beren lanaren, konpromisoaren bitartez, bai eta minbizia pairatzen duten pertsonei agertutako maitasunaren bidez ere, gaixotasun horren aurkako borrokan egun ditugun emaitzak lortzen ez ezik, minbizia heriotzaren sinonimoaren ordez gaixotasun kronikoaren sinonimo bihurtzen ere laguntzen baitute. Horientzat guztientzat nire esker ona, bai eta, nire ustez, euskal gizarte osoarena ere.

Recherche