Pauline GUELLE

Andrés Bodalo askatu!

Euskal Herria Zuzenean elkartearen izenean, Pauline Guellek Andres Boladoren kasua aipatu du. Bolado Estatu espainiarrean preso dagoen sindikalista andaluziar bat da. Duela bi urte Euskal Herria Zuzenean festibalean hitzaldi bat eskaini zuen. Ospakizuna antolatzen duen taldeak "bere kartzelaratzea salatu" nahi izan du.

Andres Bodalo (Andalucia) Espainiako Estatuak eragin duen preso politiko bat da. Duela bi urte Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibalera etorri zen hitzaldi bat emaitera: "Ekintza zuzenaren erabilera eta herritar autoeraketa kapitalismoaren pare" gaiari buruz. Hala ere, heldu diren 3 urteetan ezinezkoa izanen zaio Euskal Herrira itzultzea.

S.A.T.eko (Andaluziako langileen sindikatua) kidea eta Jaèn komuneko auzapeza kondenatua izan da [por] "delito de atentado contra la autoridad" (lamarea.com). Manifestaldi batean egin zuten protestagatik Andrés kondenatu zuten; eta 2016eko martxoaren 30an atxilotu zuten.

Estatu espainiarrak antolatu duen errepresio sistema ezaguna da. Euskal Herrian hainbat mugimendu ilegalizatuak - presoeri elkartasunezkoak, talde internazionalistak edota alderdi politikoak - izan zirelako eta ehunka lagun preso politiko daramaten dutelako frantses eta espainiako espetxeetan.

Andrés Bodaloren kasuan Euskal Herriko errealitatea, Andaluciara hurbiltzen ahal da. Bodalo eguneko langile laboraria da eta sindikatuaren borroka laborantxan langile direnen borroka da. Horregatik, Euskal Herrira etorri zelarik, Andres Bodalok hitzaldi bat eman zuen EHLGn (Euskal Herriko Laborantza Ganbara) ere bai.

SAT sindikatuaren baitan lan egiten dutenek sistematikoki zapalduak dira. Estatuak ez du onartzen eramaiten den engaiamendu soziala, langileen oinarrizko eskubideen alde egiten den borroka. SAT-en aurka hartu diren neurriak eta sententziak egoera hori adierazten dute: langileen sindikatuaren isunen kopurua milioi bat eurokoa da, 650 kide auzioeratu dituztelatu eta orotarat 446 urteko presondegia osatzen baitute (http://viacampesina.org/fr/index.php/les-grands-ths-mainmenu-27/droits-humains-mainmenu-40/1254-campagne-pour-qu-andres-bodalo-soit-gracie).

Isuna horiek ez dituzte sekulan pagatuko. Zergatik? Andres Bodalok kondatu zigun SATeko asanbladan erabaki izan zutela aspaldi, ez nehoiz isunik pagatzea. Erabaki hori estrategikoa zen, haien borroka bururaino eramaiteko. Haien borroka legitimoa baldin bazen, zergatik isunak pagatuko zuten? Haientzat, Estatuari pagatzea sumisio edo abdikzio bat bezala bizi zuten.

Estrategi kolektibo hori bururaino eramaiteko ez ziren hor gelditu. SATeko militanteak eta Andrés Bodalo laborantzaren alde borrokatzen dira, lurraldearen okupazioa aldarrikatzen dute, kapitalismoaren kontra altxatzen dira eta Marinaleda edo Sormontelako autoeraketa eremuak ezagutzen eta sostengatzen dituzte. Logika horrekin bukatzeko, isunak ez pagatze arren, haien konduak zerotan eman zituzten eta jabetza guzietaz desegin ziren.

SATekoek, ez dira laborantza eremura mugatzen baina laborantza eta lurraren inguruko borrokak nahasten dituzte. Laburbiltzeko, laborarien mugimendu bat klase borrokaren ildoa segitzen duena. Euskal Herria Zuzenean elkarteak burujabetzari buruzko borrokak bultzatu nahi ditu eta Andrès bezalako militanteeri bere elkartasuna helarazi nahi diegu.

Andrés Bodalo eta preso politiko guziak askatu!

Manifestua izenpetu :http://www.indultobodalo.info/

Recherche