Ainara Aranberri Ruiz

Atlas, Sisifo, Medusa eta Zeusen azken madarikazioa

Politikoek hartzen dituzten neurrien helburua dinamika neoliberalaren arabera etekin ekonomikoan oinarritzen badira, hau osasun integralaren gainetik lehenetsiz, orduan Zeus maitea, orduan, politiko guztiak zur eta lur harri bihurtu beharko lituzke Medusak berak ondo dakien erara.

Atlas, eder, argi eta maitekorrari Zeusek mundua bere gain eramatearen zigorra ebatzi zion. Hesperideen lorategiko urrezko sagarrak hartzerakoan Titanei zeruari eusteko eginiko eskariarengatik. Kristo aurreko II. mendeko Atlasen eskultura irudikatu arren; gizon bakar batek munduaren zama darama bizkar gainean, bi esku sendoekin eusten dio arduraz, konpromezuz eta gaur arte horrela jarraitzen du Atlasek zintzo-zintzo munduari eusten.

Gizarte politeistetik, monoteistetara eta agnostikoetara izugarrizko saltoa eginez gaur eguneko tren geltokiko geldiune honetara iritsi eta jaisten gera. Bertan ez dago ez Delfoseko orakulorik, ezta hainbat jainkoen arrastorik, ezta eguneroko bizitzaren ardatz ziren eraikin espiritualik ez, eremu publikoan ari naiz, noski. Geopolitikaren ikuspegitik aldiz gune politiko (adibidez, udaletako udaletxeak) eta gune ekonomiko (adibidez, parke industrialak...) estrategikoek marrazten dute gure gizartea. Central Business District, CBD, ezezaguna egiten al zaizue? Hala ez bada, lehen bait lehen jakin beharko zenuke zer den, bestela Akropolisia ezagutuko ez lukeen grekoa izango zarelako.

Eta denboraren trenean kokatuz, etorkizunean historiaren ikuspegitik, ziur nago gure gizartearen ezaugarrietako bat ditugun politiko pila izango direla. Biztanle politiko ratio azterketa zintzoan ausarten bat murgilduko ote da ba noizbait? Jakinda galdera erretoriko bezala idatzi honetan geratuko dela, arren utzi pentsamenduan erantzuna loratzen. Eta politiko kopuruarekin jarraituz, Leviatanaren aipamenaren agerreraren zain, laister emango bait diogu pausu sortzen ari garen eszenatoki honetan, ez ze iruditzen hurrengo proposamena: irudikatu arren politiko bakoitza aipatutako estatua bezala, Atlas bezala, non bakoitzak arduraz munduari bere bizkar gainean tinko eusten dion. Ados?

Sísifo. Sísifo koitadua, batek jakin bere zigorraren arrazoia: agian Zeusek Egina bahitu zuela esan zueneko Zeus en gan sortutako haserrereangatik, agian norbaitek bidaiariak hiltzen zituela esan zuelako, agian, batek jakin, baina nahiz eta zigorraren arrazoia ezin jakin, badakiguna da Sisifo inframunduan zigortua izan zela eternitate guztirako bere lepoan harri borobil handi bat lotuz eta egunero harriarekin bat aldapa igo eta jeitsi behar zuelako, eta inoiz inora ez iristearen madarikazioarekin bat inoiz ez zitzaion harria lepotik askatuko hau betirako kateatua zuelako.

Eta irudimenaren fruitu bezala gaur egun mitologiaren magia berriro bizitzeko gaur egungo politiko batzuen arduragabekeriaz jabetzean Zeusek eginiko zigorrarengatik bizkarrean zeramaten munduak harri bihurtu ditu. Eta beste gizakiok ere gure zigorra izan dugu; Aristotelesek zioen bezala gizakia animali politiko izanik, izateari uko egin diogunez Zeus handiak gutako bakoitza Sisifo bihurtu gaitu politikoen harri bihurtutako mundua lepora kateatuz. Eta horrekin gutxi balitz bezala Zeusek ikusia ere ez garela apenas bata besteetaz arduratzen, eta uko egiten jarraitzen diogula izatez garen animali politikoari mantra bezala gure burmuinetan hurrengoa kodifikatuz ere zigortu gaitu gaurkoan: «ni naiz covidaren erruduna, Covidak gizakiak hiltzen ditu, eta covidaren gaitza saihesteko maskarila jarri eta etxean geratuko naiz». Horrela egunean zehar gure harria daramagu, gure errua, gure neurriak... ta berdin jarrraitzen dugu, aldapa gora, aldapa behera inora iritsi gabe, alegia. Cronosek lagundu gaitzala.

Ausardia eta urduritasun nahikorekin ba zera esan nahi nioke Zeus handiari; Leviatanarekin haserretu beharko zinateke, nahiz eta zuk Zeus, Maquiavelo ez ezagutu hark esan zuen botere politikoak piztiak sortzen dituela. Eta nahiz eta politikarien artean denetik egon eta izan, gurean ere pizti politikoak daudela eta hauei Zeus, hauei, Medusarekin elkarbizitzen jarri beharko zenieke, eta begietara ez begiratzea harri ez bihurtzeko baldintza baino hurrengo baldintza arren ezarri politikoei: zigorrik ez dutela izango baldin eta zintzotasunez gaur egun dagoen informazio zientifikoari eutsiz, eta ezagutza horretan oinarrituta, gizatasun, lasaitasun eta maitasunez dagokien biztanleentzat neurri egokiak landu eta ezartzen baldin badituzte, neurri hauen helburua beti osasun integrala –ongi izate fisikoa, ongi izate psikologikoa eta ongi izate soziala– bermatzea bada. Aldiz, politikoek hartzen dituzten neurrien helburua dinamika neoliberalaren arabera etekin ekonomikoan oinarritzen badira, hau osasun integralaren gainetik lehenetsiz, orduan Zeus maitea, orduan, politiko guztiak zur eta lur harri bihurtu beharko lituzke Medusak berak ondo dakien erara.

Zeus, entzun eskaria arren eta izatekotan izan dadila zure azken madarikazioa.

Recherche