Isil

BAGARE, BAGERA, BAGIRE, BAGARA.

Independentzia, ez da bakarrik behar dugun zerbait. Ezta eskubide soila. Norbanakoak, eta jende multzo ezberdinek, independentzia berezkoa duten organismoak dira. Hau da, norbanakoen eta jendarte kulturalen imaginarioak, BADIRA. Gure arima, pertsonena eta herriena, bada independientea beraz, nahi hala ez. Hori izan da XX.mendeko 11 matxinada txikien gairapena. Herri borrokalari, ameslari eta libre askoren borroka. Gurea kasu, asimilatuak ez izatea lortu duten herri errebelde eta borrokalariak. Estaturik gabe ere izaterik BADAGOelaz ari gara eta Euskal Herria sozialista izaten, hamarkadak daramatzagu gurean iada. Herri eta pertsona libreen abangoardiaren eginbeharra, errealitatea AMESTea eta IZATEKO gauza berriak ASMATzea delako. Gauza hauen artean, zerrenda amaigabea aipatu daiteke, baina bada hauen artean nagusitu egiten den 1, amaren etxea defendatu eta eraikitzea ahalbidetuko digun teknologia asmatzea hain zuzen ere. Gaur 8, EUSKAL EGOERA MAKINA berria fabrikatu eta EUSKAL HARRI modernoa amestu beharrak dauzkagulako. Berezkoa eta biologikoa den independentzia hori errespetatua ez denean-baina, amestu egiten den errealitatea eta imaginatutako errealitate birtualaren arteko matxura handitzea dakar. Pertsonen eta herrien identitateak estandarizatu nahi izatea, naturaren aurkako genozidioan bihurtu daitekelarik, hegozentrismoaren makina nagusiak diren kultura itsuen esku. Herri edota jendarte kultural libre eta independiente batek -gaur egungo Estatu bat adibidez- asmatutako egoera makina, handitze, zabaltze eta azkenik eta halabeharrez, ukaziorako teknologia identitarioa izan daiteke-baina. Errealitate objetiboan eta beraz, EGIA zientifikoan oinarriturik, Amalurran hasi eta unibertso osorarteko bidea errekorritzen duten kultura integral unibertsalak, hau da, jakintza elkartrukatu eta xamurtasuna eta zintzotasuna biltzen dituen elkartasun keinuen aitzin unibertsoa, kultura inperialista hauekin egingo dute talka. Eta talka honetatik sortzen den energia esfera, -gatazka politikoa- bezala ezagutzen ditugun XX.mendeko guda modernoak ditugu. Euskal Herria osatzen dugunon kolektibidadearen egoera marraztu eta eraikitzeaz aparte, nahi ez ditugun mezuetaz babestuko gaituen ezkutua egin beharra daukagu aurrerago solastu bezala. Garaiko teknologiak eskutan -euskal egoera- makina sortzeaz ari gara, eta nola ez, auzokideak ditugun beste kultura inperialista eta despotetatik babestuko gaituen ezkutua, hau da, -euskal harria-. Esan bezala, elkarbizi diren kultura ezberdinak, jakintzaren elkartrukaketa erritualizatua duten kulturak edo inbasoreak eta etnozentrikoak diren kulturak izan daitezke, jabetza pribatuaren kapitalaren kultura bezalakoa hain zuzen ere. Espainia kasu, asmatutako identitaterik gabeko -arimabako- herri birtuala. Nazioarteko nagusi kapitalisten espainiar Matrixa. Artista eta zientzalari abangoardiei, euskal teknologiak amestea dagokigu gainera. Hau da, lengoai, antolakuntza eta produkzio sitemak amestu behar ditugu -sarelanean-. Energia indibidual guztiak dantzan jarriko dituen auzolanerako sarearen makina. Edo -euskal egoera- marrazten duen makina bera. Eta noski, etorkizuna ikuskatzea ahalbidetuko digun -aitzin teknologia esfera-. Euskal herriko memoria historikoaren erara eta beti ere hobeto bizitzea eta elkarbizitzea ahalbidetuko duen -Egoera makina-. Ba al dago erakargarriagoa den proiekturik bizitzan, bizitzaren proiektuaz haratago? Unibertsalitate 1nter1ndependent1sta pentsatu, Estatuen mundua aldatzeko. Euskal metodoa erabaki, pertsona eta herri libreen mundua irabazteko. Omenaldirik onena, garaipena delako. Aurrera bolie bidelagun agurgarriok! Urteetako borrokaren fruituak jaso ditzagun eta mundura zabaldu. Herrien Mundua eta Munduaren Herriak posible egingo dituen nazioarteko sarea sortu beharra dagoelako. Gaur 8, guztia irabazteko. Garaipen 0so eta definitiboa, gu guztion sarelanak egingo duelako posible. Besarkada bat euskal errepresaliatu guztiei. Maite zaituztegu! _isilmisilka proiekt_ 2012/06/18_Euskal Herrian.

Recherche