Maitane Eraso Azkona | Zurukuain (Lizarraldea)

Euskalduna eta bigarren mailako hiritarra

Azaroaren 25ean, sei mila erizainek Nafarroako Unibertsitate Publikoan oposaketak egin genituen. Hemen euskalduna izateagatik bigarren mailako hiritarra sentitu nintzen. Jakina da Nafarroako gobernuak behin ta berriz gure hizkuntzareurraketan buru belarri diharduela ta egun honetan ez zen gutxiagorago izan. Probak egin aurretik eman zizkiguten azalpenak erdera hutsean jaso genituen, eskerrak euskaldun gehienak elebidunak garen (eta gure hizkuntzaz aparte gaztelania edo frantsesa, kasu honetan gaztelania ere, menperatzen dugun).

Bestalde, oposaketen baremazioan, ingelerak euskerak baino punto gehiago izatea lotsagarria iruditzen zait. Berriz ere, euskerak atzerriko hizkuntza batek baino pisu gutxiago dauka.

Okerrena ez da egun horretan ta oposaketen prozesuan euskerak behar duen lekua ez izateak eta erizain euskaldun izanateagatik jasotzen dugun diskriminazioa, baizik eta horrelako neurriak ondorio larriak dakartzatela osasun sisteman. Zerbitzu hauen beharra izango duten euskaldunek ez dute hizkuntz eskubidea inondik inora bermatua izango Nafarroako osasun sistema publikoan eta zoritxarrez erizain baten beharra izanez gero, euskaldun asko erdera hutsean artatuak izango dira.

Nik holakoak pairatzen ditudanean, tristura sentitzen dut nire eskubideak urratzen dizkidatelako, nire hizkuntzan bizitzea zaila egiten zaidalako eta tristura Europako hizkuntza zaharrenak babesa jaso beharrean erasoak jasotzen dituela ikusten dudanean.

Nafarroako gobernuko politikariek oztopoak jartzen dizkigute ta Euskararen kontrako neurriak inolako lotsarik gabe aurrera eramaten dituzte, euskaldun garenoei gure hizkuntzan bizitzeko aukera oztopatuz. Niri holako neurriak lortu nahi duten kontrako efektoa sortzen didate ta Euskara egunero gehiago erabiltzera eramaten nau eta oztopoak oztopo, lanean euskeraz egingo dut euskeraz dakien ororekin, euskeraz disfrutatuko dut, euskeraz maitatuko dut eta euskeraz biziko naiz.

Recherche