Mari Carmen Basterretxea
Gizarte antropologian doktorea

Euskaldunak eta bizimodu matrilineala

Inbasioak zirela eta, euskaldunek X. mendean eraiki zuten Nafarroako estatua euskal lurralde guztiak elkartuta euren herri matrilineala defendatzeko. Ondoren, Alexandro Aita Santuak 1179an agindu zuen gerra santua egitea piriniar ipar aldeko eta piriniar hego aldeko herri matrilinealei. Horretarako Elizak sortu zituen inkisizioa eta deabruaren teoria.

Gure arbasoak, gutxi gorabehera, paleolito bizimoduan k.a. 30.000 urte iraun zuten. Bizimodu hartan euskaldunak amaren taldeko pertenentzia zeukaten. Eta bizimodu haren arrastoa gure jatorrizko senide-egituran azaltzen zaigu. Senide-egituran agertzen diren izenak izeba, osaba, loba, neba, aitaginarreba eta amaginarreba ba atzizkia daukate. Eta ba atzizkiak adierazten du jatorrian euskal senide-egiturak amaren taldeko pertenentzia daukala. Aitaginarrebaren esanahi etimologikoa da aita, amaren aldetik datorrela eta arrebaren neba dugula, eta amaginarreba da ama amaren aldetik datorrela eta nebaren arreba dela. Beraz, umeen ama eta aita anai-arrebak ziren eta umeen aita biologikoa bere amaren etxean bizi zen. Horrela, amaren neba (osaba) zen etxean aitaren funtzioak betetzen zituena haurrekin. Oraindik osabaren garrantzia bizirik irauten du euskal familietan.

Etxeari dagokionez etxeko andrea azaltzen zaigu, paleolito garaietatik datorren figura. Hortaz, esan beharra dago etxeko andrea ez dela emakume bat soilik etxeko zerinak egiten dituena, eta etxeari lotuta dagoena askatasunik gabe. Etexeko andrea da kudeatzen duena etxekoen zereginak eta etxeko ekonomia, agintea dauka. Figura horren arrastoa XXI. mendean euskal familietan irauten du.

Beste egitura paleolito garaitik datorrena auzolana da, euskal ekoizpen produktiboateren alderdi nagusia. Eta auzolanean gizonak eta emakumeak berdintasunean egiten zuten lana XX. mende arte.

Baita, politikoki batzarra zegoen, beste egitura bat paleolito garaietatik datorrena. Horrela, batzarrean erabakiak hartzen ziren gizon eta emakumeen artean. Horrek adierazten du euskal emakumeak eta euskal gizonak botere berdina zeukatela, etzegoen genero arteko zapalkuntzarik botere berdina baitzuten. Batzarraren arrastoak XXI. mendean fueroak eta konzejuak dira.

Bestalde, igarotze-errituetan emakume, gizon, eta gazteen aro bakoitzeko onarpen soziala egiten zen. Errituak ziren atsolorra, euskal jaiotza erritua, gazte dantza, haurtzaroari agurra ematen ziona gazteak nerabezaroan sartzen zirenean. Neska dantza, mutil dantza, gizon dantza, eta andre dantza, dantza horietan onarpena herriak ematen zieten norbanakoei. Mutil dantza, gaur egun, bizirik irauten du Baztanen. Azken erritua hil-lorra dugu, azken agurra, izen hori oraindik herri batzutan bizirik irauten du.

Beste errituak dira solstizio errituak, gabonak, iñauteriak, santa Ageda, san juan suak deitzen direnak. Solstizioetan ama lurraren aldaketak ospatzen dira.

Sinesmenetan Mari ama lurraren irudikapen pertsonifikatua dugu, herri batzuetako aitonek eta amonek gogoratzen dutena XXI. mendean, eta euskal herriko leizezulo gehienak Mari izena daukate.

Inbasioak zirela eta, euskaldunek X. mendean eraiki zuten Nafarroako estatua euskal lurralde guztiak elkartuta euren herri matrilineala defendatzeko. Ondoren, Alexandro Aita Santuak 1179an agindu zuen gerra santua egitea piriniar ipar aldeko eta piriniar hego aldeko herri matrilinealei. Horretarako Elizak sortu zituen inkisizioa eta deabruaren teoria.

Hori dela eta, Marvin Harris antropologoak adierazten du inkisizioak 500.000 mila emakume erre zituela Europan XV. XVI. eta XVII. mendeetan. Horren ondorioz euskal herrian herri asko desagertu ziren, eta gure populazioa jaitsi egin zen. Horrela, esan beharra dago gerra santua izan zela Herri matrilinealeen genozidioa, Akitaniarrak, Gaskoiak, Nafarrak, Kataroak, besteak beste, hil zituzten. Jakina, gerra santuak jarraitu zuen, eta 1515ean Julio Aita Santuak agindu zion Gaztelako Koroari Nafarroako konkista militarra egitea. Konkista militarra egin ondoren inkisizioa indarrean jarri zuten brujeriaren akusazioak legean erabiliz. Beraz, Elizak eta Gaztelako Koroak beraien helburua lortu zutenean, gure kasuan, euskaldunak zapaltzea inkisizioa 1844an kendu zuten.

Horrela, XXI. mendean euskaldunok kolonizazio prozesuan jarraitzen dugu. Eta norbanako asko bizimodu patriarkalarengatik kutsatuak egon arren, adibidez, gizonak baserria galtzen dutenak apostuetan, oraindik jatorrizko arrastoak indarrean daude gure Herrian. Euskaldunok ez gara espainarrak ezta frantziarrak, jatorrian amaren taldeko pertenentzia dugu, matrilinealak gara, gure ezaugarri propioak ditugu, gure ama hizkuntza euskara dugu, eta jatorrizko Europar herria gara.

Bestalde, espainar unibertsitateko produkzio intelektual dominantea ari da lana egiten euskaldunok espainarrak izan gaitezen. Horrexegatik ukatzen dute gure historia, gure kultura. Are gehiago, ikasleek nahi dutenak doktoratua egin euskal kultura matrilineletaz ezetza jasotzen dute. Horrela, unibertsitatearen helburua da euskal nortasuna ezabatzea. Kolonizazio prozesuetan kolonizatzaileek zapaltzen ari diren Herriei ukatzen diete bere historia etorkizuna ez eduki dezaten.

Recherche