GHK-k adierazi du guztiz faltsua dela kontrol automatiko eza
GHK-k adierazi du Gorka Bueno eta Gurasos gezurretan ari direla, eta berriro ere erabateko ezjakintasunetik hitz egiten dutela
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak baieztatu du Gorka Bueno gezurretan ari dela eta ez duela instalazioaren funtzionamendua ezagutzen.
Isurien muga-balioek Europako zuzentaraua, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudia eta Ingurumen Baimen Bateratua (IBB) betetzen dituzte.
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak gezurtatu egin ditu berriro ere Gurasosek eskatutako txostenak emandako informazioak, gaur GARA egunkarian argitaratutako artikulua dela eta. GHK-k azpimarratu du guztiz faltsua dela Ingurumen Baimen Bateratuaren mugak ez direla bete kasu batean ere. Era berean, GHK-k nabarmenduu du Ingurumen Guneak zorrotz betetzen dituela aplikatu beharreko araudi guztia eta Ingurumen Baimen Bateratuaren (IBB) ingurumen-baldintza guztiak, eta gogorarazi du GHK-tik egiten diren kontrolak are zorrotzagoak direla IBBk eta Eusko Jaurlaritzak aplikatzen dituztenak baino.
Era berean, GHK-k adierazi du elikadura gelditzeko kontrol automatikoko sistema bat duela IBBak aurreikusten dituen kasu guztietarako, esaterako, kutsatzaileen emisio-mugak gainditzen direnean bezala. Horri dagokionez, GHKk gogorarazi du baldintza hori Eusko Jaurlaritzak egiaztatu eta dokumentatu duela.
Halaber, GHK-k adierazi du Gorka Bueno eta Gurasos gezurretan ari direla, eta berriro ere erabateko ezjakintasunetik hitz egiten dutela, inolako zorroztasun zientifiko edo teknikorik gabe, eta abiarazte-datuak eta instalazioaren eragiketa-datuak nahasten dituztela, alarma soziala sortzeko asmo bakarrarekin.
Gogoratu behar da Ingurumen Guneak, ingurumenari buruzko legeria soberan betetzeaz gain, gas kutsatzaileen emisioak araudiak ezarritako mugen oso azpitik daudela. 2020ko abenduan jarduera ofizialki inauguratu zenetik, Europako legediak baimentzen duena baino % 90 txikiagoak izan dira.