Gure irtenbidea, herri mugimendua
Zalantzarik gabe, egoera honetan, langile klasea da funtsezko ondasunak bizirauteko indar gehien egiten ari dena. Birus honekiko elkarren arteko erresistenzian herri elkartasuna sareek jokatzen duten papera analizatzea oso garrantzitsua da. Anonimoak diren ehundaka pertsonen militantziak eta konpromezuak gure bidea leundu eta errezten dute.
Bapatean sortu den aldaketari egokitzea zaila da. Gure ohiko bizimodua egora gogor honek moztu egin du, gure baitan hutusune sozial handia sortu delarik. Krisialdi sozial batean eragindako kontrol ezak sortarazten duen sentimendua beldurra bilakatzen da eta emozio hau gaizki kudeatzen denean erabat negatiboa den indarra bilakatzen da.
Urrunago begiratzea, beldurra besarkatzea eta bidaiaren bidelagun hartzea ongi legoke, bide hau egiterakoan gu baino askoz lehenago nekatuko dela aintzat hartuz. Denbora mugagabean lagundu gaitzake, batzuetan berarekin eztabaidatuko dugu. Egun batzuetan indartsu agertuko da eta erritmoa markatuko digu, beste batzuetan, agian, guk erakutsiko diogu.
Egoera hau gainditzeko bidea jarraitzea ezinbestekoa da, norbera bere erritmoan eta behar duen bezainbeste alditan atsedena hartuz, konponbidea inor atzean ez gelditzean datza eta. Puntu honetan, gure bidearen esanahia ulertzen dugu. Une honetan ibiltzen hasi garen bide luzea gainditzeko antidotoa erakusten zaigu. Gure horizontean guztien ongiaren islada erreparatzen da. Guztien ongiaren garrantzia ulertzeko gizarte larrialdi egoera bat gure baitan pairatzea beharrezkoa al da? Ez luke horrela izan behar baina errealitateak fikzioa gainditzen du beti.
Guztien ongiaren aldera ibiltzeak norberaren bideaz eta bide horren puntu bakoitzaz jabetzea suposatzen du. Gure urratsak zeintzuk izango diren ezagutzea eta urrats horietako bakoitzari emango diogun zentzua identifikatzea beharrezkoa da. Ibiltzeko modu asko, une eta erritmo ezberdinak daude, eta baita ezagutu behar ditugun oztopo asko ere badaude. Horrela gure bideari egokitzen lortuko dugu. Zeregin honetan, sistema publikoarengatik ez balitz gure bidea igarotzea ezinezkoa izango litzatekeela jakitea ezinbestekoa da. Zalantzarik gabe, egoera honetan, langile klasea da funtsezko ondasunak bizirauteko indar gehien egiten ari dena. Birus honekiko elkarren arteko erresistenzian herri elkartasuna sareek jokatzen duten papera analizatzea oso garrantzitsua da. Anonimoak diren ehundaka pertsonen militantziak eta konpromezuak gure bidea leundu eta errezten dute. Mendillorriko esker abertzalearen partetik beraiei gure txalorik indartsuena luzatzen diegu.
Gure bidea argitzeko, begiratzea, ulertzea eta agerikoa iruditzen zaiguna baina urrunago sentitzearen garrantziaz ohartu behar dugu. Ez da uniforme, porra, kolpe edo mehatxuen garaia, gure ibilbideak amankomunean izan behar du. Marruskadurak horizontetik urruntzen gaitu eta gure birus maitea ez da kainoiekin borrokatzen, ezta arrazoibide aberkoiekin ere ez.
Indibidualismoari atxikitutako arriskuei buruzko hausnarketa egiteko garaia da. Honek ez du inora eramaten, ez digu irtenbiderik ematen eta, beraz, isolatuta izan behar da, birusaren laguna balitz bezala. Ondasun kolektiboa zaintzearen garrantzia gizakumeak ibiltzen jarraitzeko alternatiba bakarra izango da. Elkarri laguntzeko, edozein eskubideari heltzeko ekitatea aldarrikatzeko eta dena banatzeko garaia da, gure helmugara iristea lortu arte. Edozein diskriminazio mota gogor baztertzen dugu. Ibilbide honek benetako bermea izan behar du gizakume guztiontzat.
Mendillorriko ezker abertzaleren partetik komunitea egiten jarraitzea, gure bizilagunen integritatea zaindu ditzaten erresistentzia sozial eta amankomuneko egiturak hurbiletik eraikitzea baino beste aukerarik ez dugu ikusten. Gure apustua elkartasunaren hastapena gizartaratzean hasten da, bide honetan inork bakardaderik senti ez dezan; borroka, erresistentzia, komunitatea eta elkartasunaz beteriko bidea, hain zuzen. Gure artean dauden eta ez dauden guztiengatik. Gora Mendillorri!