Ibarretxe plana eta Ostiral Santua
Elkarrik sostengatzen zuen ludian zehar ematen ziren gatazka ezberdinak konparaezinak eta ezberdinak zirela,ondorio bezela zekartzatelarik beraien arteko edozeinen artean alderatze mimetikoak bilatzearen desegokitasuna; hala ere, posible zen nota hartzea eta irtenbide prozesuetaz eta agente ezberdinen jarreretaz ikastea. Irlandar prozesuak, uhartean eman zen gerra birtual hori eta berez gerra irekia ez zena, erakarri zuen 3.500 pertsona baino gehiagoren heriotza, alde bateko eta besteko hildakoak batuta, katolikoak eta protestanteak, edo gauza bera dena, irlandar nazionalistak eta unionista nazionalistak. Baina gaur egun, 2023 urte honetan zehar 25 urte bete egin dira Ipar Irlandako bake prozesua abian jarri zenetik, urteak dira 1.998 ko apirilaren 10ean indarrean sartu zenetik. Hartutako akordioa Ostiral Santuko Akordioa deitu egin zen eta nazioarteko komunitatearen babesa jaso zuen, batik bat Estatu Batuetan bizi den irlandar jatorrizko koloniarena, eta garai horretan AEBetako presidente zen Bill Clintonena hain zuzen ere. Baina Clintonen figurak hautsak harrotu zituen unionista protestanteen artean, prozesuari egiten zion aportazioa tartekatze bezela hartzen zuten eta.
AEBetako oraingo presidente den Joe BIdenek baita ere bisitatu du aurten Ipar Irlanda, eta goraipatu du bake prozesua bere ezteiliarretan ( hogeitabostgarren urteurrenean) eta Clintonekin gertatu zen moduan, kritika zorrotzak jaso ditu ere bai. Aipatu beharra dago era berean Joe Biden bigarren presidente katolikoa dela AEBen historian (lehendabizikoa Kennedy izan zen), eta irlandar erroak dituela, Dundale eta Carlingfordekoak hain prezeski, nondik abiatu ziren bere arbasoak AEBara.
Espainian hain zorrozki mespretzatuta suertatu zen Ibarretxe Planaz aipatu beharra dago bere mesedetan bere printzipioak Irlandako bake prozesua eraiki egin zuten printzipio berak zirela, horra hor:1.-bakearen aldeko elkarrizketak alderdi guztiak izan behar ditu barne.2.- negoziazioak aurrera aterako dira biolentziarik ezean.3.- adostutako edozein akordioak demokratikoki onetsita izan beharko du.
Ibarretxe lehendakariaren bake plangintza ETAk iragarritako tregoa iraunkor batekin batera izan zen aurkeztuta, espainiar Gobernuarekin elkarrizketak irekitzeko aukera ahalbideratzen zuelarik. Baina Ibarretxe Planak ez zituen jaso ez Madril ezta nazioarteko komunitatearen lausengoak,eta horretaz gain ETAk tregoa iraunkorra apurtu zuen,beste ezer baino behin-behinekoa izan zelarik, eta ETA ostabere indarkeriaren bidetik murgildu zen.
Iñaki Anasagasti eta Emilio Olabarria jeltzaleek ”¡Qué país, Mikelarena! liburuaren aurkezpenean adierazi zuten moduan orain egun batzuk,eta ETBko Teleberrin ikusi ahal izan zen bezela, “gaurko koiunturan Ibarretxe Planak aterabide ugari izango lituzke”, Kataluniarekin gertazen ari dena ikusita… baina hori ez dago ziurtasun osoz jakiterik, hipotesi hutsetan aritzea baino ez da. Uxala Ibarretxe planetik nahikoa ikasi izanak plan berrien etorrera ekartzea gure herriak bere etorkizuna erabaki ahal izateko!