Jose Manuel Bujanda

Katu Txakurrak

Emazte Patriziak eta nik lehenengo alaba Leire ume oso koxkorra eta txikia zenetik eta, gero bigarren alaba Enara jaio zenetik, geure etxean, geure familian esan behar?, sartu genuen.lehen katua. Emea zelakoan, albaiteroaren iritziz behintzat, Kati jarri genion izena ondoren ohartzean arra zela Katilio izenarekin geratu zen. Amorru berezia zien uxoei, leihoak itxita eduki behar beraz. Baina, beti dago bainaren bat bizitzan. Egun batean, nire erruz, balkoi baten leihoa irekita zegoelarik uxo lotsagabea balkoi parean, Katiliok jauzi eta bost pisu behera erori zen, arropa zintzilikatzeko soketan talka eginaz behin eta berriro. Ez zen hil ez, baina hainbat saiheskik birikak zauritu. Albaiteroaren proposamenari jarraituz bereak egin zituen Katiliok. Gogoan daukat ume bila joan beharrean nengoela eta berri txarra eman, baina ezin, negar zotinka hasi bainintzen. Hurrengo egunean Pitxar katu arra beltza etxeratu genuen. Katu eder, handia eta guztiz elegantean bilakatu zen. Lasaia zen, pausu guztiz armoniakoaz ibiltzen zen pasillo  luzean zehar. Gaixotu, giltzurrunak omen. Albaiteroaren mahai aurrean negarra neure begitan bere begitara so egitean. Katuak begi irekiarekin hiltzen baitira, eta belarriak tente. Antton, lagun albaiteroak, gelatik atera eta hiru minutu utzi ninduen Pitxarrekin. Eta bat-batean hiru, bai bai, hiru etxean: Boris arra, Txiripa emea eta Lukax arra.

Boris eta Txiripa bikote bilakatu ziren urte luzetan Lukaxen desesperazio eta etsipenerako. Boris, arra, laster hasi zen jauzi eta miauka. Boris, bai, Boris, Errealak Asturiaseko jokalari bat fitxatu zuen eta. Jokalari gaztea eta pertsona ona izan zen Boris txuri-urdin bitartean. Boris katua gaixotu zitzaigun, baita ere, giltzurrunak ostera. Txiripa triste, baina Lukaxek ez zuen lortu bereganatzea ezta milimetro bat ere. Oso normala omen kriaderotan, haztegietan esan nahi baita, erositakoen artean giltzurrunetako gaixotasunak izatea. Anton albaiteroak bere laguna malkotan ikusi ahal izan zuen ostera, ezin begietako tristura gainditu. Etxeko katuak: Kati, (gero Katilio bilakatuko zena), Boris, Txiripa, Lukax. Alaba Leireren koadrilak urtarrila guztiz hotz batean, elur tartea, katakume batzuk aurkitu zituzten, eta etxera ekarri. Bizi ala hil, aurrera ala ez, ahula eta gaixorik. Elkarri esan genion…aurrera egiten badu “Txiripaz” izango da.

Ba, irakurle estimatua, Txiripa geurekin hamasei urte luzetan izan genuen, felina, emea, txikia, txuri eta laranja margoz jantzia. Ia ia dozena t`erdi urte ondoren mundu honetatik alde egin zuen, Geure Jose Manuelek ezin lotsari eutsi, baina malkotan berriro. Lukas geratzen zitzaigun etxean. Bakarrik eta xaharrita. Nire, oraingoz, azken malkoak Lukaxen begirada hilak sorarazi zizkidan. Orain, gaurko egunean Maixa dugu etxean, emea eta Karei arrazakoa, gaztea, bihurria, jolas nahian, jauzi eta mauzika etxeko gortina eta besaulkiak pairatu dituzte, eta paratuko ere bere azkazal guztiz zorrotzak.

Eta beti ikasten da zerbait, hau da, Karey arrazakoak gehiengo oso batez emeak  omen dira. Oso mugituak, ezina zaie, geldirik ego, zaila patxadan egotea. Goizero egunon onak bere erara ematen dituena da. Ronroneatzen iai-ua, zurrunga egiten duena bere erara goxo eta pozik dagoela adierazi nahien.

Baina etxean, gurasoen etxean, osaba-izeben etxean, anai eta arrebaren etxe eta familietan txakurrak ere. Hauek, guzti guztiak, izen bera izan dute, bakarra, Kaiku. Kaiku Oñati, Kaiku Donostia, Kaiku Vigo eta zaharrenak Kaiku Añorga, bi hauek. Arraza ezberdinekoak. Nik gehien maite nuena Kaiku Donostia zen. Izan zen. Arratoi txakurra Añorgako baserri batetakoa hain zuzen. Txikia, txuri-beltza, herrena, bizkorrenetan bizkorrenetarikoa. Alproja samarra. Nahiko litxarra. Donostiako Gros auzoko kaleetan zehar paseatzera bera bakarrik ateratzen zena eta itzuleran etxeko portalean esperoan geratzen zena auzokideren batek etxera itzultzean atea ireki arte. Borroketan abila baita txakur askoz handien aurka ere. Barrabiletan kosketan ausarta. Gupidagabea.

Recherche