Juan Mari Arazuri eta Imanol Miramon Monasterio
Colectivo Malatextos

Lan etenaldia dinamizatzea eta zomorroa geldiaraztea

Greba orokorra borrokarako tresnarik hoberenetako bat izan da historian; lehenik eta behin, ekoizpenean eta agendetan duen eraginagatik, eta, bigarrenik, pertsonak eraldatzeko, gehitzeko eta batzeko gaitasunagatik, gu subjektua sortuz

Greba bizi eta zabal baten alde

Greba orokorra borrokarako tresnarik hoberenetako bat izan da historian; lehenik eta behin, ekoizpenean eta agendetan duen eraginagatik, eta, bigarrenik, pertsonak eraldatzeko, gehitzeko eta batzeko gaitasunagatik, gu subjektua sortuz. Hala ere, edozein erreminta bezala, denborak eta marruskadurek higatu egin dute, gero eta errazkiago, indargeago eta ezgaiago bihurtuz. Gaur egungo lanaren osaketak, hasteko, gero eta jende gutxiagori greba egiteko aukera ematen dio (prekarietatea eta kaleratzeen erraztasuna, tertzializazioa, azpikontratazioa eta lana enpresa txikietan, lan autonomoa eta autonomo faltsua eta arautu gabeko beste lan mota batzuk).

Bestalde, galera horiei guztiei gehitu behar zaie grebak ugaltze-lanak, zaintza-lanak eta beste alor batzuei dagokienez dituen gabezia historikoak, feminismoak beti mahai gainean jarri dituenak eta, gainera, azken M8-ko greben moldearekin borrokatu dituenak.

Gainera, grebak zapalkuntza gogorrenak pairatzen dituzten populazioaren geruzak ere kanpoan uzten ditu. Horiek, neurri handi batean osatzen dituzte egoera administratibo irregularrean daudenak eta paperarik gabeko pertsonek.

Eta, azkenik, greba bakoitzak bere lurraldea du, itxia, eta beti erne egon beharko da gure eskariek eremu txiroagoetan bizi direnen bizitzetan nola eragiten duten ezagutzeko; gure konkistak ez daitezela inoiz miseriaren hedapenaren alde jarri.

Laburbilduz, greba orokorrak historia txundigarria eta ihesez betetako orainaldia du. Ugalketa-lanetan aritzen diren emakumeak, erretiratutako pertsonak, autonomoak eta autonomo faltsuak, era guztietako prekarioak, ikasleak (ile urdinekin edo gabe)… Greba Orokorrak gaur egun zenbat jende uzten ditu kanpoan eta zenbat lagunengana ez da iristen?

Kapitalismoa zomorro bat da, menderatzailea, izurrite egiten duena

Alde batetik, iristen den lekua suntsitzen du; planeta hondatzen du. Estraktibismoarekin eta desarrollismoarekin erasotzen du. Klima larrialdiak sortzen ditu, gaur egungoa bezalakoa. Publikoa eta komunitarioa dena suntsitzen du, galerak sozializatzen ditu eta irabaziak pribatizatzen ditu (ez da harritzekoa gogora ekartzea Espainiako Bankuak galdutzat ematen dituen eta bankuei egindako erreskatearen 42.500 milioi euro baino gehiago horiek). Bere pozoiekin eta «merkatuen mesfidantzarekin» pertsonei zuzendutako edozein zerga sistema erasotzen du eta Ongizate Estatuaren hondarrak pribatizatzea bultzatzen du bere lobbyen bidez (pentsioak, osasuna, hezkuntza itundua eta abar).

Bestalde, gure gorputzaren barruan sartzen da, gure buruen barruan, eta gure bizitzeko modua kolonizatzen du, gure asmoak eta desirak, gure afektuak. Bizitza hobea izateko nahiak antolatzen ditu kontsumoaren bidez eta espazio komunak sortzeko gaitasunak geldiarazten ditu jabetzaren eta mesfidantzaren bidez. Agintzen eta banatzen du.

Grebak zomorroa seinalatzen du eta geldiarazten saiatzen da: zomorro handia seinalatzen du eta hiria edo haren zati batzuk geldiarazteko duen gaitasuna agerian uzten du; Baita barrualdeko zomorro txikiari ere eta gu gorpuzten gaitu, komuna, guztion zorionaren ideia, balio materialetatik eta kontsumoaren bitartekaritzatik urrun dagoena. Hala, greba orokorra tresna gisa beharrezkoa da oraindik ere, nahiz eta zailtasunak eduki; zeregin bat agintzen digu: baliozkoa izaten jarraitzea nahi badugu, bi gauza pentsatu beharko ditugu: batetik, nola egin zabalagoa, barneratzen ez dituen figura horiek guztiek nola senti dezaketen parte hartzeko gonbidapena, modu batean edo bestean, greban gauden gu horretan. Bestalde, nola egin biziagoa, nola erabili gure bizimodua pentsatzeko, gure zomorro txikiari mozorroa kentzeko, hierarkiak eta balioak berrantolatzeko, kontsumoaren promesa faltsuak agerian uzteko eta gure bizitza hautsi eta sakabanatuaz goza genezakenik argitzeko.

Urtarrilaren 30ean greba egingo dugu

- Greba aliantzak esperimentatzeko laborategi gisa erabiliko dugu, bereziki greba atipiko honetan, zeinaren erdian ipini dira greba egin ezin eta deialdia egiteko eskubiderik ez dutenak (pertsona edadetuak).

- Egungo nahasmenduarekin eta lemen eta kontsignen gehiegizko erabilpenarekin apurtzen saiatuko gara.

- Erritualetatik eta erromerietatik haratago egiten saiatuko gara, greba egunean tresna honek geldiarazteko duen gaitasuna adierazi nahi dugu.

- Deialdia egin duten erakundeen siglen letra-zopak definitzen uzten ez duen gu hori indartuko dugu; gu konplexu eta anitza, zapalkuntza guztien azpian dagoen lotura deskubritu behar duena eta aurrera egiteko guztion ongia definitu behar duena.

- Greba kritikoa egingo dugu, halaber, banatzen dituzten praktikekin, blokeen eta proselitisten politika sindikalekin, mugimendu bateratu indartsuetan (pentsiodunen mugimenduan, adibidez) liskarrak eta partidismoak ereiteko gai den eredu sindikal baten inertziekin.

- Greba bultzada bat izan dadin lan egingo dugu, hurrengo egunean zeregin berriak izan ditzagun.

- Gelditu egingo gara zomorroa geldiarazteko.

Recherche