Munduko preso politikoak kalera!

Presoak politiko dira ezarritako sistema itogarri honen aurka borrokatzeagatik, kapitalak herriak ito ez ditzan antolatzeagatik. Eta garaiotan, neoliberalismoa gure bizitzen gaineko neurriak zorrozten dabilenotan, erresistentziak eta antolaketak jarraitu behar du, bizirik atera nahi badugu behintzat.

17/04/2019

Beste urte batez, iritsi da apirilaren 17a, nazioarteko preso politikoen eguna eta gaurkoan, bereziki, Kurdistanera bidali nahi ditugu indar internazionalista guztiak, borroka eta konpromisoaren eredu diren ehunka gose grebalarik tinko baitarraite, egunak joan eta egunak etorri. Leyla Guven parlamentari kurdua da horren adibiderik gordinena, 150 egun baitaramatza gose greban. Protestaren aldarria argia da: Abdula Ocalanen isolamendu egoera etetea eta herri kurduaren aurkako errepresioa salatzea. Horregatik, gaurko lehen lerroak borroka azken muturreraino eraman eta bizitza eman duten hoientzat: Zülküf Gezen, Ayten Beçet, Zehra Saglemek, Ugur Sakar, Prendy Cinar, Yonca Akici, Sirac Yuksek...

Euskal Herritarroi ezagunak zaizkigu Leyla eta beste borrokalari kurduen aldarriak, eta hemen ere makina bat borroka izan dira, eta egun ere badira, antzeko aldarriekin. Ezin ditugu ahaztu, esaterako, 1999 eta 2000. urteen artean Daniel Dergik egindako 63 eguneko gose greba, 56 egun iraun zuen Josetxo Arizkurenena, edota urte batzuk beranduago Iñaki De Juana Chaos nahiz Lorentxa Gimonek egindakoak. Neurri berean, ez ditugu ahaztuko 1981n Bobby Sands eta beste hainbat borrokalari irlandarrek Long Kesh eta Mazeko espetxeetan muturreraino eraman zituzten gose eta higiene grebak ere. Zerrenda luzea da, ez du etenik eta ezin ditugu iraganeko pasarte gisa soilik ulertu.

Itsasoaz bestalde ez da gehiegi aldatzen egoera. FARC-EP eta Kolonbiako estatuaren arteko bake negoziaketetan buruetako bat izan zen Jesus Santrich espetxean dute 2018ko apirilaren 9a geroztik. Muntaia polizial hau salatzeko Santrich bera 41 egun izan zen gose greban, Estau Batuetara ez estraditatzea eta bake akordioa errespetatzea exigitzeko. Hantzera dabiltza preso politiko zapatistak ere, haien aurkako muntai poliziala salatzeko Chiapasko espetxeetan bahiturik dauden 6 burkidek pasa den martxoaren 15ean abiatu baizuten gose greba.

Datu batez laburbiltzen den anikilazio politika bat ere aipatu nahiko genuke gaurko egunean, Israelgo estatu sionistak Palestinar herriarekiko daraman zapalkuntza gupidagabearen datua: 2018. urtean, gutxienez 271 ume atxilotu zituzten israeldar indar okupatzaileek. Ia egunero haur bat.

Baina goazen begirada etxera gerturatzera, Europara. Europa omen da demokraziaren eta giza eskubideen jaioterria, askatasunaren eta pertsona askeen bizileku. Bada zer gezurtatu. Europan, preso politikoek erresistentzien eta gainditu gabeko hainbat gatazkaren ondorio izaten jarraitzen dute: Andaluziako sindikalistak, kataluniar independentistak, Gaztelako, Italiako nahiz Greziako antifaxistak edota jaka horiz egunero neoliberalismoaren aurka dabiltzanak, eta jarraituko dutenak.

Presoak politiko dira ezarritako sistema itogarri honen aurka borrokatzeagatik, kapitalak herriak ito ez ditzan antolatzeagatik. Eta garaiotan, neoliberalismoa gure bizitzen gaineko neurriak zorrozten dabilenotan, erresistentziak eta antolaketak jarraitu behar du, bizirik atera nahi badugu behintzat. Ekialde Hurbileko kideek sarritan dioten gisan, erresistentzia bizitza baita. Eta erresistentzia horrek ezinbestean izango du erantzuna, ordenatik eta kontrolpetik ateratzen duen orok izango baitu bere zigorra.

Horregatik, gaurko nazioarteko preso politikoen egun honetan, ziegarik ilunenetan atxilo dauzkaten kideen askatasuna eta espetxeratzeen arrazoi politikoen gainditzea aldarrikatzen dugu, ozen. Denak behar zaituztegulako libre eta borrokan, herri burujabeak eraikitzeko bidean, munduko preso politikoak kalera!

Articles
Mario Zubiaga
16/07/2019
Jose Mari Esparza Zabalegi
16/07/2019
Iraide Kareaga Martinez
16/07/2019
César Arrondo
16/07/2019
Lettres
Edurne Huesa | Landarlan Ingurumen elkartea
16/07/2019
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
16/07/2019
Patxi Alaña Arrinda | Iberba euskara zerbitzua
15/07/2019
Mari Carmen Arandia de Soto
15/07/2019
Derniers posts
Fito Rodriguez
15/07/2019
Martin Garitano
15/07/2019
Iñaki
14/07/2019
Koldo Campos
14/07/2019