Oinarrizko errenta unibertsalaren ezbidea
Euskal sindikatu txiki batek eta Oinarrizko Errentaren aldeko Sarea elkarteak berri egin dute Herri Ekimen Legegile bat aurkezteko asmoa dutela Gasteizko Parlamentuan, baldintzarik gabeko oinarrizko errenta bat Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko helburuarekin.
Jendarte zabaletan, nazioarte zabalean, tokiko jendarte prozesuen mutazio, emerjentzia eta tentsionatze azkarren gertakizunen kate batean bizitzen ari gara covid-19aren pandemiaren ondorioz. 2019ko abenduaren 31ean, hau da, urtebete egitear dago Txinako Wuhamen kronabirus berri baten kutsatzeak notifikatu egin zela.
Eta gaixotasunaren zabalkundeari aurre egiteko antolatutako eta bizitutako esperientziak, txertoen garapena eta erabilerak gehi birusaren etorkizuneko dinamikaren inguruko ezezagutzak oraindik orain jartzen gaituelarik epe luzeko osasun emerjentzia denbora posibleen aurrean.
Shock soziala, ekonomikoa, 3.500 inguruko hildako kopurua Euskal Herrian, munduko rankinen buruetan gaudelarik. Ageriagoan geratu da bizi dugun mundu ekonomia antolakuntza kapitalista dela benetako birusa. Gabezi, desastre eta porrota.
Ageriagoan geratu da, errenta inperialista tekno-militarrean oinarritutako oligopolioen mundu ekonomia espekulatibo gain finantziarizatutako sistemaren inbiabilitatea lurraren muga biofisikoak eta erreproduzio zikloak errespetatzeko eta pertsonen artean bizitza zoriontasunean eta modu orekatuan antolatzeko. Arazo zahar eboluziozkoa eta sistemikoa, krisi adierazpen berriekin. Neoliberlismoa izen arruntaz ere ezaguna dena gure artean.
Eta testuinguru honetan euskal sindikatu txiki batek eta Oinarrizko Errentaren aldeko Sarea elkarteak berri egin dute Herri Ekimen Legegile bat aurkezteko asmoa dutela Gasteizko Parlamentuan, baldintzarik gabeko oinarrizko errenta bat Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko helburuarekin.
Proposamenak jasotzen duenez baldintzarik gabeko oinarrizko errenta lege bat ebaztea da helburua. Hau da, Erkidegoko pertsona heldu orok eta hemezortzi urte azpiko pertsona independizatu orok 895,63 euro jasoko lituzke hilabetero oinarrizko beharrak asetzeko inongo kontraprestazioaren truk eta edozein lan motapean jendartearekiko zerbitzu ekoizpenetatik independiente. Bestelako adin gabe guztientzat 179,13 euroko errenta proposatzen dute.
Ekimenaren sustatzaileek azaltzen duten moduan neurri honek lau helburu bete nahi ditu. Populazioaren autonomia eta askatasun errealaren gradua igotzea enpleguaren munduko hautapenetan, formaziozko aukeretan eta eraiki daitezkeen bizitza proiektuekiko, jendarte parte hartzaileagoa, solidarioagoa eta kolaboratiboagoa lortuko duelakoan. Gutxiengo errenta bermatuen sistema gainditzea. Pobreziarekin bukatzea. Eta azkenik, bizi irauteko, era partzialean edo eta osoki prestazio asistentzialetaz dependentzia duen populazioaren estigmatizazioa sahiestea.
Epe luzeko, buelta, informazio eta kontraste batzuen osteko komentzimendu batek sustatzen dit adieraztera bide eraldatzailerik gabeko proposamena dela Oinarrizko Errenta Unibertsalarena. Euskal herriko eta nazioarteko aktibista batzuk insistentziaz defendatzen badute ere, errepublikartasunaren bidezko nolabaiteko sozialismo baten jomugara ailegatzeko tresna dela, ezker eta eskubiak babestu dezakeen urrats «iraultzaile» bideragarri bat pobrezia saihesteko, alegia.
Ez dut ezta zipitzik ere ikusten hori horrela izan daitekeenik. Neoliberalismoa gaindituko duen mundu eta tokiko sistema berria gaurdanik eraikitzen joateko, desastrezko eta shock sozialetako jomuga kolapsozkoei aurre egiteko, pobrezia saihesteko eta mundu laboralean finkatuta dagoen jarduera eta ekoizpen kaltegarri eta inutilen kopuru inportantea deseraikitzen eta eraldatzen joateko, hau da, bizitza sostengarri eta bizigarri egiten duen elikadura, zaintza, hezkuntza, energia, arteak, etxebizitza, naturaren zaintza, hori dena lortzeko ezinbestekoa da pertsonen lana. Programatu, antolatuak eta monetizatuak diren lanak. Eta sektore estratejikoak despribatizatzea. Ekonomiaren kontrol demokratikoa. Lan partekatu, beharrezko eta duinen ardatzean antolatutako jendartea.
Lan egin nahi duenak euki dezala lanpostu monetizatu, duin eta zentzuzko bat, sektore pribatuari inposatuaz gutxiengo soldata eta baldintza orokortuak. Moneta teoria modernoak eta Lan bermatu unibertsalaren munduko mugimenduen proposamen eta frogak etengabean adierazten diguten bezala.
Ez dago ikusezinezko esku bat merkatuetan pertsonen eta jendarteen ongizatea lortuko duenik norbanakoen interes lehiakorrak sustatuaz. Ez horixe. Hor dago bizi gaituen desastreen eragile filosofiko funtsezkoetako bat. Baina merkatuetan ez badu funtzionatzen ikusiezinezko esku bat, merkatuetatik kanpo ez dago ikusi ezinezko eskurik ezta ere, oinarrizko errenta unibertsalaren defendatzaileek iradokitzen diguten bezala.
Lanaren demokratizazioa, desmerkantilazioa eta deskontaminazioa ardatz, feminismoaz, euskaraz, burujabetza osoa, autodeterminazioa, zero langabezia, zero prekaritatea –lan jardunaren denbora jaitsiera 30 ordura erosteko ahalmena mantenduaz–, gutxiengo soldata –1.200 euro– gutxiengo pentsioa –1.080 euro–, langabezi prestazio indefinitua –1.200 euro–, formazioko oinarrizko errenta haur, nerabe eta gazte-helduentzat, ekonomia zirkularra eta deskarbonizatua.