Josu Naberan
Idazlea

Santíagoko zubian elkartuok, daigigun topa!

Sasi-txerto hauek ez dute inolako garantiarik eraginkorrak direla berresteko; hor daukagu Israel, munduko populaziorik txertatuena..., eta emaitza okerrenak dituena.

Pandemia delako gurdi honen gurpilak lokatzan trabatuta daude. Hori argi ageri da egunero, edozein teleberri  edo hedabidetan: erretolika bera dantzugu edo dakusagu, disko arraildua bailitzan. Gaixotuen kopuru hotzak, kutsatuen intzidentzia metatua, eta, betiere, alarma abisuak eta hamaika aholku… eta hortxe gurdia geldi lokatzatan, ez atzera ez aurrera.Hura ateratzeko operatiboak bere denbora beharko luke, baina, plandemiaren osasun ertzetik, badaezpadako  protagonista bat agertu da, eta, ailegatu bezain laster, muturra sartu: Botika Konpainia Pribatuek. Hobe genuke Farmazia Publikoa bagenu, baina oraingo honetan ere Pribatuen menpe aurkitzen gara tamalez.

Farmako Konpainia Pribatuok, jakina, lukurua dute helburu beste oroz gainetik, baita gure osasunaren gainetik ere. Egiatan, orain arte mafioso gisara jardun dute, beren «medikuntza-praktika okerrengatik» hainbat isun jasoz, ordainduz, berriz ere jasoz, ordainduz…; AEBetan adibidez Pfizerri, medikuak erosteagatik eta abar.

«Hain gaizto eta boteretsu ote dira?» galde dezake batek. Baiki. Zeren OMS (Munduko Osasun Erakundeak) eta sistema kapitalistak eusten baitiete. Gogoratzea baino ez daukagu nola, 2019 hartako hondarrean, Farmako Konpainiak, OMSek eta Davosko Foroak (Davos hirian bildutako Mundu Ekonomiaren Gailurrak) «pandemia egoera» aldarrikatzea ebatzi zuten bapatean, mundu osoa aztoratuz. Paniko hura eragin zutenean apropos, legez kanpo eta giza eskubideen murrizketarekin, jada erdi prest zeuzkaten beren txertoak.
Beraz, gurdia ateratzea ez dago esku ónetan, bénetan.

Ezin jakin euskal herritarrok zenbateraino jabetzen garen egoera honen larriaz: osasun-arazoa besterik ez zukeenak behar izan, syndemia bihurtu da. Hots, osasun auziaz gain, auzi ekonomiko-politiko eta geoestrategiko. Eta hortixe sasi-txerto hauen arazoa ere.

Sputnik txerto errusiarra merkaturatzean ezustez, Europan eta Iparramerikan, noski, alarma geoestrategikoa sortu zen; eta orduan, gure txerto hauek, froga-protokolo guztiak bertan behera utzirik, merkatura ateratzea erabaki zuten. OMSen bedeinkapenarekin, jakina, lehen aipaturiko hiru zaldunek beti baitihardute hiru-saku jokatzen.

Gu ez gaude txertoen kontra, libra gaitzala Yawhek, baizik eta sasi-txerto malapartatu eta abortatu hauen kontra. Horregatik «sasi-txerto» deitzea, sasiak direlako. Izan ere, alzheimerra ez daukanak zera jakin beharko luke: sasi-txerto hauek esperimentalak direla, bide batez esperimentatzen ari direnak, gu kobayo-haragitan. Eta gainera, gizakiongan sekula inokulatu ez diren «produktuak» direla: gai genikoak, potentzialki transgenikoak. Jakinik esku ónetan ez gaudela, nagusitxoak gara bakoitzak bere sen ona erabiltzeko.

Azkenik, sasi-txerto hauek ez dute inolako garantiarik eraginkorrak direla berresteko; hor daukagu Israel, munduko populaziorik txertatuena…, eta emaitza okerrenak dituena.
Unean unekoari so, baina pinutik sagarrik ezin espero. Eta hala ere, hemen, Euskal Herrian, sasi-txerto hauek bost eta hamabost urte bitarteko umeei eztitzekotan dira. Non euskal herritarron sen ospetsua? Eusko gizarteak ez du jakin nerabeak babesten; ikusi behar oraingoan umeak zaintzen ote dakien.

Gauza da, eta hortxe datza arazoa, Euskal Herriko parte honetan, Osasun Aholkulariak eta Administrazioak itsu-itsuan ari direla, Farmazia Konpainia aseezinen estrategiara zeharo lerratuta. Horixe da «karta bakarrera jokatzea» deritzana, mundu mailan ospetsu diren birologo kritikoen iritzia aintzat hartu gabe. Jakina, Konpainia Pribatuek ume jaioberriak ere txertatzea nahi izango dizute, eta urtero bada hobeto (edo urtero birritan), halaxe iritsi baitira munduko 2. Potentzia ekonomiko izatera, Arma-mutilen atzetik.

Eta orain «intzidentzia metatuaren» kontuarekin datozkigu. Honez gero, mundu guztiak daki, edo jakin beharko luke, kutsadura-tasa hori neurtzeko darabilten PCR neurgailua ez dela batere fidagarria. «Ez da covid-19rako espezifikoa», esan zuen hasieratik bere asmatzaileak. Gainera, froga hori, fidagarria ez izateaz gain, manipulagarria da (haren orratza zein kokapenetan jartzen den), eta, egitez, jada manipulatua izan da, gogoratu, Kataluniako eta EAEko azken hauteskundeetan, non jendea konfinamendutik botoa ematera atera zedin, une hartako Osasun Kontseilari andereak «intzidentzia baxua» kantatu zion gure lehendakari jaunari.

Oraingo honetan, berriz, PCRen orratza bost eta hamabost urte bitarteko populazioari begira jarri dute nonbait. Hau dena horrela delarik, ez da erraza bereiztea hemengo Administrazioa zein neurritan ari den Itsutik, eta zein neurritan Mertzenariotik. Ze lehen aipatu Zaldunek mertzenario mordoa baitute inguruan. Izan ere, sasi-txerto horien orratza umeen besoetan sartzen ikustea loa kentzeko modukoa da.

Egoera honen larritasunaz jabetzea aipatu dut. Egin kontu Elite boteretsua dela, egiaz, zaldia trailan daramana; eta gerra global honetan ez dagoela burua hegapean sartu eta neutral izaterik. Haiek ala gu. Gu denon biziraupena eta askatasuna dago jokoan. Oraintxe berton badakigu haien zioa: banakoon portaera zeharo kontrolatuko duen gizarte-kreditu sistema bat inposatzea, zeinetan ongi portatzen denari puntuak eman eta kritikoari kenduko dizkieten, gidatzeko karnetan bezalaxe.

Gure gobernarien eraso honen aurrean, gobernatu ororen indarrak beharko ditugu: planeta mailako borroka dago martxan, hor handitasuna; halere, erronka hau ez du bere egin, oraindik, Europako ezker antolatuak, eta hortxe  flakezia; esan nahi baita, Madrilen eta Bartzelonan egin diren manifek hogei mila lagunekoak izan behar zuketen; eta Santíagoko Zubi-inguruan, mila edo bi mila barik, hamar mila lagun gutxienez behar ziratekeen Bildu.

Bitartean, gaudenok, hango eta hemengo euskaldunok, elkartzea daukagu, gizabanako nahiz gizarte-eskubide eta askatasun mehatxatuen defentsan. Hurrengo hitzordua, Iruñean.

Recherche