Asier Ventimiglia
Soziologoa

Subiranismoaren zeregina eta gizarte antolaketa

Euskal Herriari zuzentzen garenean eredu soberanista bat ziurtatzeko, gure historia, hizkuntza eta tradizio kulturalak aldarrikatzeaz gainera, birpentsatu beharko dugu ea zer gizarte antolaketa eredu nahi dugun balizko Errepublika baterako; izan ere, Estatuan oinarritutako eredua –de facto liberala– ezartzeak ez luke aldaketarik eragingo langileriarentzat ezta haren baldintzan materialetan.

Europako mugimendu subiranistak gero eta babes handiagoa dute gizarte sarean, eta nahiz eta mugimendu honek duela denbora askotik existitzen baizen, herritar askok zein iaz ez zuten subiranotasunarekin kidetu, orain, krisia ondoren eta azken hamarkadako ezker berrien porrotaren ondorioz, Estatu-nazio eredu liberala birpentsatzen hasi baitira, subiranismoa gaur egungo alternatiba garrantzitsuenetarikoa bermatzen. Hori errealitatea baita, baina beharrezkoa liteke ezartzeak zein parametroetatik defenditzen dugun alternatiba subiranista hori; alde batetik, lehen inperio eta orain nazio-faltsu ustel eta errepresibo batetik independentzia lortzea duen helburu, eta bestaldetik komunitatearen baloreak agente sozialen arteko harremanetarako funtsezko elementu gisa sortzeko ahaldun dena ere, indibidualismoa eta meritokrazia gizarte heldutasunaren paradigmen elementuekin hausten duena.

Lehenik eta behin, Euskal Herriaren emantzipazioa ez da soilik modu kultural eta tradizionaletatik ikusi behar, baizik eta baita emantzipazio horrek gizakia bizikidetza ale baten parte izateko bidera eraman dezakeela ulertzen ere, gaurko eredu gizabanako, autonomo eta nahikotasunaren kontra (orain gazteleraz «emprendedor» deitzen dioten horren uste faltsuan datzana) balore berriak sortuz. Beraz, zer den gizakia galderari berrerantzun beharko genuke, «banakako askatasuna»-ren paradigmak aldatuz eta gaur egungo neoliberalismoaren alienazio prozesutik naturalki barneratu ditugun baloreak zalantzan jarriz. Adibidez, klase ertain bateko kide izatearen sinesmenaren alienazioak eta elitismo akademikoak iradokitzen dute gizaki guztiok baldintza berdinetan abiatzen garela, gizakiak gizarte estratuetan banatzen dituzten koiunturei jaramonik egin gabe eta problematika osoa «ni» eta «mea culpa»-ra sinplifikatuz, eta, tamalez, diskriminazioa eta klasismoa erreproduzituz. Ondorioz, gure gizartean parte hartzen duten gizarte antolakuntzaren instituzioen baliotasuna eztabaidatu behar ditugu, baita instituzio handiena, hau da Estatuarena, ze rol jokatzen duen gizaki harremanetan eta ze baliotasuna duen eguneroko baldintza materialetan eta giza eskubideetan ere.

Puntu honetan, gaur egun arte ezagutu dugun gizarte antolakunde eredu liberala –hau da, betiko Estatua– arma errepresiboa bat dela badakigu, eta edozein lurraldean sortzen diren kontrabotere antolakuntzen aurka automatikoki kolpatzea du helburu. Hori dela eta, Estatuak gizarte alienatu eta berekoia mantendu behar du, kapitalismoaren klase sozialak mantenduz eta kontrabotererik ez sortzeko indibidualismoa gure egunerokortasunen ekintzetan instituzio desberdinen bitartez barneratuz. Hortaz, indibidualismoaren berezko baloreak neoliberalismoaren euskarrietako bat dira, beraz nola erlazionatzen, pentsatzen, jarduten eta ikusten dugun duda egiten, sistemaren legitimitatea eta Estatuaren hierarkia bera arriskuan jartzeaz gainera, sistema ekonomikoa desnaturalizatu lukeen komunikazio modu berriak martxan jartzea lortuko daiteke. Beste artikulu batean aurreratu nuen bezala, ekoizpen baliabideak patronalaren eskuetan "salbu" mantentzea du Estatuak oinarri nagusi, eta, aldi berean, berekoi eta kapital pilaketaren kontrako baloreak lantzen dituzten mugimendu eta asanbladen kontra jotzeko instituzio armatuak ditu, nazio ez den estatu bandera «ofizial» baino faltsu batean oinarrituz, boterearen indar eta akzio errepresiboak legitimatzeko.

Hori dela eta, Euskal Herriari zuzentzen garenean eredu soberanista bat ziurtatzeko, gure historia, hizkuntza eta tradizio kulturalak aldarrikatzeaz gainera, birpentsatu beharko dugu ea zer gizarte antolaketa eredu nahi dugun balizko Errepublika baterako; izan ere, Estatuan oinarritutako eredua –de facto liberala– ezartzeak ez luke aldaketarik eragingo langileriarentzat ezta haren baldintzan materialetan. Beraz, proposatzen den antolaketa ereduak ziurtatu beharko du Espainiako eta Frantziako estatuetan ezagututakoa ez dela berriro errepikatuko. Kasua ez da hitz politen bitartez saltzaile-bezero jokoan eragitea, Euzko Alderdi Jeltzalearen modus operandi klasikoan bezala, baizik eta konfinamenduan zehar zaintzaren eta balio kolektiboen garrantzia lehen lerroan jarri zuten auzo asanbladak eta hainbat erakunde eta mugimenduak –horietako askok gazteriak sustatutakoak–, gure gizartearen balore totalak bihurtzea.

Recherche