Mikel Morris
Hiztegigilea

Tucker Carlson-i buruz

Gaur [osteguneko egunkarian] agertu den artikulua irakurri dut, Tucker Carlson-i buruzkoa hain zuzen ere, Urtzi Urrutikoetxeak idatzitakoa, eta, zoritxarrez, gauza asko ez dira aipatu.

Lehenik eta behin, Estatu Batuetako politikak beste parametroak ditu. «Overton-en Leihoa» guztiz bestelakoa Hanburgerlandian. Zer ote da Overtonen Leihoa? Politikaren diskurtsoa da, une jakin batean biztanle gehien-gehienek onartzen duena.
      
Euskal Herrian, osasun-zerbitzu publikoa, oraingoz, kontu ukiezina da. Zenbait arlotan, aurrerakoiagoa da, USAn baino. Zoritxarrez, Overtonen Leihoa eskuinerantz jotzen ari da. Beti zera esan dut bertako sistemari buruz. Bai bai alderdi daude. Horietako bat oso eskuindarra da, gerrazalea, osasun-zerbitzu publikoaren aurkakoa da eta beste alderdia errepublikarra. Ondorioz, honek esan nahi du republikarrek Gengiz Khanen ideologiakoak dira.
      
Tucker Carlson familia aberatsekoa da, Swanson afari izoztuen famakoa da, «helenista-afariak» (TV dinners) alegia. Hasieran, oso «Republican man» azaltzen zen. CNNen, MSNBCn, etab.  Hala ere, Irakeko gerragatik, apurtxo aldatu zen. USA pikutara doala garbi ikusten zuenez, zentzu guztietan, Estatu Batuetako gobernuak egiten zuena zalantzan jartzen hasi zen, ageri-agerian.
     
Urtzi Urrutikoetxeak ez du dena behar bezala kontatu, barkatu. Zuzenki, zergatik ote da Carlson hain «maitea» estatubatuar askoren artean? Egia izan, bere saioan, demokrata gehiagok ikusten zuten, Rachel Maddow hiperdemokraten saioa baino!!!
     
Erantzuna erraz-erraza da: beste ikusbegiak dituzten pertsonak ere agertzen ziren bere programan, komunikabide nagusietan gertatzen ez den bezala, Fox News-en barne. Esaterako, Jimmy Dore oso ezkertiarra da baina noizean behin agertzen zen, gerraren aurkako informazioa ematen. Aaron Maté ezkertiarra agertzen zen, USAren azpijokoak Sirian azalduz. Glen Greenwald ere agertzen zen.
    
CNNk aurrerakoiarena egiten du baina CIA espioi ohiak edo jeneral ohiak dira bertako komentaristak. Baita MSNBCn eta BBCn ere. Fox Newsek atzerakoiarena egiten du, eta harro, baina gerra kontuetan, Carlsonen programan izan ezik, betiko iruzkingile militarrak eta gudazaleak izaten ditu, «aurrerakoiek» bezalaxe.
     
Gauzak aldatu dira USAn. Niretzat, gaztetan, demokratak bakezaleak ziren, «usoak». Republikarrak, ordeak, zerri gerrazaleak ziren, «belatzak». Egun, alderantzizkoa da egoera: Demokrata gehien-gehienak gastu militarren aldekoak, baita errepublikarrak ere (McConnell, Lindsey Graham, Mitt Romney, etab.) baina, gezurra badirudi ere, errepublikar askoren artean, gastu militarrak zalantzan jartzen hasi dira (Marjorie Taylor Green UltraMAGAzalea??!!!, Thomas Massie, Rand Paul, etab.). What????? Hau da mundua, alderantzizko mundua! Demokrata gehien-gehien-gehienak USAren Imperium-aren aldekoak dira. Eta sutsuak gainera! Baseak nonnahi jartzearen aldekoak, Pentagonoari dirua erruz ematen, Siriako okupazioa zuritzen, NATO etengabe bultzatzen, baita Asiaraino ere. Laster, Ukrainian bezala, Taiwanen ere. Chuck Schumer, senatari demokraten liderra prest-prest dago, gerra berriari ekiteko! Baita errepublikar asko ere, zer arraio, zer demonio!

Bai, egia da, zenbait puntutan, Carlson oso eskuindarra da: ordezkapenaren teoria oso aldekoa, zoritxarrez. Betiko kontu errepublikarren aldekoa beti agertzen da (armak, gayak eta abortuak), Txinaren aurkako txorakeriak, hori bai, tamalez, baina beste zerbait badago.

Zergatik ez dute Fox-en izarrek Tuckerrek duen indarra? Esaterako, Sean Hannity, Laura Ingram, etabarrek? Erantzuna bistan da: ez dute sistema behin ere zalantzan jartzen. CNNk, MSNBCk, BBCk edo ETBek ere ez. Azken saioetan, Carlsonek Estatu Batuetako eliteen aurkako gauzak garbi esan zituen. Bai demokratak, bai errepublikarrak jorratzen zituen. Uniparty delakoren aurkakoa alegia. Guztiz onartezina! Neocon zerri gerrazaleak ere gogor kritikatu zituen. Politikarien hipokrisia agerian utzi zuen, beren politikakeriak.

Estatu Batuen politika benetan aldatzeko, beharrezkoa izango da nolabaiteko koalizioak sortzea. Bai demokratak, bai errepublikarrak sistemaren jarraitzaileak dira. Egun, dena sakabanatuta dago USAn, dena taldetxo txikietan banatuta. Klasearen kontzeptua desagertu da eta horren ordez, nortasun-politika(k). Bitartean, goian daudenek, inor konturatzeke, nahi beste diru lapurtzen, herriak zapaltzen, gerrak zabaltzen dituzte. Noiz arte? Tucker Carlson bezalakoak eta benetako ezkertiarrak bat etortzean, zenbait auzitan bederen, hala nola bakea, langileen eskubideak bermatzea, eta abar luze bat.

Recherche