Martxel Toledo Garmendia

Zazpiak bat babestu eta indartu behar dugu!

Athletic futbol taldeak datorren ikasturtean erabiliko dituen elastikoetan Euskal Herriko mapa eta ikurrina ezartzeak haserre bizia sortu du Nafarroako UPN zuzendaritzaren barruan eta bere inguruan eta Cristina Ibarrola alderdiko presidenteak ituna bidali dio Espainiako Futbol Federazioko lehendakariari eskatuz jar ditzala abian beharrezkoak diren neurriak Athleticek ez dezan elastiko hori erabili Espainiako Futbol Ligan. Nafarroako Gobernuan lehendakaria den Chivite andreari ere antzeko eskaera egin dio UPNko buruzagiak, alegia, eman ditzala eman beharreko pausoak Athletic futbol taldeak Nafarroako Foru Erkidegoaren errealitate politikoa, administratiboa eta instituzionala errespeta dezan. Orain, ikusi egin behar zertan eta nola bukatzen den alderdi eskuindar horren udaberriko «pataleta» berri hau. Baina dagoeneko Ibarrola andereak bere mehatxua bete du eta jarri du salaketa Espainiako Futbol Federazioan. Ez dakit lortuko duen bere helburua baina eman du abisua eta horrekin sortu du sarean nahiko zarata eta zalaparta.

Esan gabe doa, Euskal Herria, zazpi herrialdeek, halaber, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Garaia, Nafarroa Behea eta Zuberoak, osatutako nazioa da eta horrela izanik, berari dagokien sinbologia erabiltzea ez luke inongo zalapartarik sortu behar inorengan, alegia, testuinguru horretan, nahi duenak, banaka edo kolektiboki ikurrina eta mapa erabiltzea zilegia dela. Zer egokiako munduaren aurrean kirolaren bitartez zer eta nor garen erakusteko. Baina beste behin, demostratu da herri honen betiko etsaiak ez daudela amore emateko eta bere garaian sortu zuten ikurren auzian antzera, orain ere prest jarraitzen dutela gizarte gehiango handi bat aurka egon arren, sinbolo-gerla horrekin jarraitzeko. Ez dute inoiz onartu Zazpiak Bat kontzeptuaren esanahia eta errealitatea eta dirudienez ez dute asmorik ere. Gaixotasun «mentalarekin» jarraitzen dute, ze pena! Eskuindarrak eta espainolak dira.

Baina uste dut, Euskal Herriaren existentzia eta bere defentsa egokiena egiteko, gure partetik, sinbologiatik harago dagoen beste arazo handi bati heldu beharko geniokela, alegia, egun pairatzen dugun lurralde zatiketari irtenbide bat bilatzeko helburuarekin. Eta zentzu horretan, piskanaka bada ere, urratsak ematen hasi, errealitatean eta gure egunerokoan, Euskal Herria zazpi herrialdeak osatutako nazio bat garela demostratzeko eta irudikatzeko. Zeren bestela, zoritxarrez, gure nahia egungo errealitatearekin topo egiten duelako.

Horregatik, Athletic futbol taldeak bere elastikoetan Euskal Herriko mapa eta ikurriña jartzea, oso urrats garrantzitsua eta txalotzekoa dela uste dut eta keinu bat izatetik harago joan beharko lukeen jarrera, besteak beste, testuinguru honetan herri honen nortasuna eta idiosinkrasiaren defentsa egiteko aukera ere eman dezakeelako. Eta kontestu horretan, beste hainbat eta hainbat euskal talderentzat eta norbanekoentzat ere iparrorratza bihurtu daitekeelako etorkizunean antzeko bidea har dezaten. Zergatik ez! Pozgarria eta onuragarria izango zen.

Beraz, bote azkarrean eta pintzelada gisa, uste dut marketing eremuan Athletic futbol taldeak hartu duen erabakia, gure partetik, sinbologiatik harago aprobetxatu beharko litzakeela eta baliatu herri honetan dauden hainbat proiektu nazional bultzatzeko, garatzeko eta babesteko.

Espero dut UPNk maparen eta ikurrinaren erabilpenaren inguruan piztu duen suak guretzat ere zerbaiterako balio izatea. Gora Euskal Herria! Gora Zazpiak Bat! 

Recherche