1.459 postutan Europako hizkuntzak, eta 459 postutan euskara?
Elkarretaratzea egiteko deia egin dugu: 2025eko ekainaren 12an, ostegunean, 18.30ean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean.
Nafarroako Gobernuak zehaztu du zer lanpostutan baloratu daitekeen hizkuntzak jakitea: Apirilaren 30eko 41/2025 Foru Dekretua, argitaratu baitzen maiatzaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Bertan ikusten denez, 1.459 postutan balora daiteke ingelesa, alemana edo frantsesa baina ez euskara, eta 459 postutan balora daiteke euskara baina ez ingelesa, alemana edo frantsesa.
Eta, bistan da; espainiera nahitaezkoa da kasu guztietan.
Iraingarria da, Nafarroan, lanpostu batean ingelesa, alemana eta frantsesa baloratu ahal izatea baina ez euskara, hau da, Nafarroako hizkuntza. 1.459 lanpostutan joka dezake horrela Nafarroako Gobernuak.
Ongi iruditzen ez bazaizu, zatoz ekainaren 12an Nafarroako Parlamentuaren aurrera.
Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.