Bittor Hidalgo

24 ordu Donostiako Ospitalean

30 bat profesionalekin hitz egingo nuen. Mediku, erizain, laguntzaile, administrari… Ez dut espainolez hitz bakarra egin beharrik izan. Ez nau inork behartu/behartu nahi izan espainolez egitera, ulertzen ez zuelakoan. Eta bada zerbait. Garaiak aldatzen dira, eta eskertzekoa da.

Edonola nahiago nukeen profesional guztiok niri ere dena euskaraz egin balidate. Eta denek egin didate zerbait. Ondo moldatu, zein kostatzen zitzaienak. Are Ekuadorreko erizainak. Baina askok egin dit ere espainolez azalpen teknikoenak edo luzeenak emateko, denek barkamena-edo eskatuta ere. Badu beraz zer hobetu oraindik tratuak euskaldunarentzako. Are hobetu beharra duen bezala mediku euskaldun euskaltzale paparreko E-dunak bere azken txostena espainol hutsez egiteak/egin behar izateak.

Ikusi dut hala ere 24 ordu hauetan mediku berberau luze, behin eta birritan eta soilik euskaraz jarduten 30 urteko pakistandar hala jantziarekin, ama ingresatua duen familiako seme bozemaileari beharrezko azalpen tekniko burokratiko guztiak euskaraz emanez, eta hau euskaraz hutsez galde-erantzuten. Garaiak aldatzen dira, eta eskertzekoa da. Ea ba hemengoak ere… animatzen garen…

Recherche